Ahots ezagunak jarriko dizkiete gaur Barojaren testuei
DONOSTIA.
Pio Baroja hil zela 50 hamar urte direla oroitzeko, haren “Miserias de la guerra” liburuko testuak irakurriko ditu hainbat pertsona ezagunek. Politikariak, kirolariak eta kultura eta komunikazio arloko lagunak bilduko dira gaur Donostiako Miramar Jauregian, goizeko hamarretan. Idazle donostiarraren iloba Pio Caro Barojak hasiko duen irakurketa grabatu ere eginen dute, eta www.euskonews.com-en paratuko dute entzungai.
29.000 ikusle bildu ditu «Kutsidazu bidea, Ixabel» filmak
DONOSTIA.
Zinemaldian eraman zuten lehendabiziko aldiz pantaila handira euskara lantzera baserri batera joaten den Juan Martin kaletarraren istorioa. Bi aste joan dira ordutik, eta dagoeneko 29.000 lagunek ikusi dute pelikula. Hiriburuetan egin dute gehienek: Donostian 5.000 lagunek baino gehiagok, Bilbon 2.000k, Gasteizen 1.500ek eta Iruñean 650ek.
Besta modu berriak aztertuko dituzte Miramar Jauregian
DONOSTIA.
Jai modu berriei eta horiek folklorean izan duten eraginari buruz hausnartuko dute gaur, Miramarren, 9.30ean. Josep Marti antropologo eta ikertzaile ezagunak emanen dio hasiera Eusko Ikaskuntzak antolatutako jardunaldiari.
|