- Frantziako Kopa
Avironek arazorik gabe egin beharko luke aurrera
DONOSTIA
Aviron, Biarritz eta Croises izango dira Frantziako Kopako bosgarren kanporaketan. Azkeneko bi horiek zozketak libre utzi zituen aurreko kanporaketan, eta horregatik izango dira oraingo ekinaldian.Hiru talde horietatik Aviron bakarrik da profesionala, eta esan beharrik ere ez dago zuri-urdinek aurrera egin beharko dutela, kanporaketa honetako talderik apalenaren kontra jokatuko baitute. Bihar, 15.00etan, Calayroc taldearen zelaian jokatuko dute. Croises-ek eta Biarritzek gauzak zailago izango dituzte, baina biak etxean arituko dira, eta horrek aukerak gehitzen dizkie. Baionakoek Merignac hartuko dute gaur, 20.00etatik aurrera. Biarriztarrek, berriz, Langon Castets hartuko dute gaur, 19.00etan.
|