GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-21
- Liga Federala
Euskal taldeek orain arte egindakoari eutsi behar diote

BAIONA

Astebeteko atsedenaren ostean, berriro ere abian izango da Liga Federala, eta bertan ari diren hiru euskal taldeek izango dituzte norgehiagokak.

Bosgarren multzoan, Maulek Blagnac hartuko du. Ez da partida erraza izango zuberotarrentzat, baina etxeko norgehiagoketan sendo agertu dira, eta horrela jarraitu nahiko dute.

Multzo berean, Nafarroak, Vaurenneren zelaian jokatuko du. Nafarroa Behereko taldeak denboraldi hasiera bikaina egin du, eta bide beretik jarraitu nahi du kanpoan puntuak eskuratuta.

Seigarren multzoan, Donibane Lohizunek Lurda hartuko du. Ez da partida erraza euskaldunentzat, baina azkeneko jardunaldian kanpoan lortutako garaipenak indarra eman behar die. Hiru partida horiek bihar jokatuko dituzte 15.00etan. Bigarren Mailan, Donapaleuk Casteljou hartuko du, Nafarroa Beherekoek badute zerbaiten premia, orain arte partida bat besterik ez baitute irabazi. Bokale bestelako egoeran dago, baina asmoak ere horrelakoak dira. Lapurtarrek Langon hartuko dute.

Ohorezko B Mailan, Gernikak gaur Alcobendasen jokatuko du (17.00). Bihar, 12.30ean, Durangok Oviedo hartuko du, eta ordu erdi bat lehenago, Hernanik Vigon jokatuko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Euskal ipuingintzaren aldeko aldarrikapen nahi luke Iban Zalduak bere Euskadi saria
Jendartea
Mundua baino zaharragoa ez ezik, Europa baino zaharragoa ere bada Euskal Herria
Iritzia
Ugalkortasuna, hausnarketarako gai
Ekonomia
Kutxa afirma que «no tiene nada que esconder»
Euskal Herria
«Cadena perpetua» a otros dos presos políticos vascos
Euskal Herria
Garzón imputa a tres mahaikides por actos de autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss