- European Shield
Avironek aitzakiarik gabeko porrota jaso du Galesen
·Normalean aritzen ez direnak aritu ziren talde baionarrean
NEWPORT DRAGONS 50
AVIRON 3
BAIONA
Avironek astindu handia hartu zuen European Shield Kopako lehen partidan. Norgehiagoka galtzea normaltzat har daiteke, baina jipoi handi samarra hartu zuten euskaldunek.Avironek hamabosteko eraberritua aurkeztu zuen Galesera egin zuen bidaia horretan. Normalean aritzen diren jokalariek jai izan zuten, eta minuturik gutxien aritutakoek izan zuten atzo aukera. Horien artean gazte ugari ere ikusi ahal izan zen. Besteren artean, Ternisian anaiak, Marmouyet eta Jon Iturriria hamabostekoan izan baitziren. Jokalari horiek aukera ederra zuten maila erakutsi, eta Ligan ere joka dezaketela erakusteko, baina ez zen horrela izan. Partidari dagokionez, emaitzak dena erakusten du. Horrelako aldea markagailuan dagoenean, dena esanda dago. Zelaian talde bakarra izan zen, eta Avironek entsegu bat eta zigor-kolpe bat bakarrik gauzatu ahal izan zituen. Garbi dago Avironek burua ez daukala Europan. Berena Liga da, eta hor egin nahi du zerbait. Oraingo helburu nagusia mailari eustea izango da, azkeneko postuan baitaude. Heldu den urtean, Top 14an jarraitzeko asko aldatu beharra daukate, eta horretan ari dira. Oraingoz, Europako lehiaketan, gutxien jokatzen dutenei eta gazteei aukera emateko aprobetxatu nahi dute. Atzo, horren ordaina jaso zuten.
|