GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-31
Berpiztu da Igelaren Sail Beltza, Jim Thompsonen jaiotzaren mendeurrenean
«Baztertua genuen Sail Beltza eta askok galdetzen zigun ea noiz abiatuko genuen berriro», aitortu du Igelako ordezkari Xabier Olarrak. Jim Thompsonen jaiotzaren ehungarren urteurrena aukera polita iruditu zaie idazle ospetsuaren bi eleberri eta Ross MacDonalden bertze bat euskaratzeko. Olarra bera, Miel Anjel Elustondo eta Javi Cillero izan dira itzultzaileak.

DONOSTIA

«Eleberri beltzeko maisu ahaztua izan zen Jim Thompson denbora luzean ­ekarri zuen gogora atzo Igelako Xabier Olarrak­. Hammettekin eta Chandlerrekin alderatzen zuten arren, ez zuen horien adinako zorterik izan eta etxe txikiek argitaratu zizkioten liburu gehienak. Hil zenean, apenas saltzen zen idazlearen lanik Ameriketako Estatu Batuetan». Estatu frantsesean, ordea, sekulako arrakasta dute obrek 1970 ingurutik gaur arte. Euskaraz ere irakur daitezke orain horietako batzuk.

Duela ehun urte jaio zen Thompson Oklahoman, eta mendeurrena ospatzeko aurkeztu dituzte Igelakoek bi lanen itzulpenak. Ekoizpen gehiena 1952 eta 1955 artekoa dela aipatu zuen Olarrak: «Bizitza osoa alkoholarekin borrokan eman zuen eta kontsumitu gabeko urteak izan ziren oparoenak nobelagintzan. Hamabi eleberri argitaratu zituen hemezortzi hilabetetan». Aldi horretakoa da Miel Anjel Elustondok euskaratu duen “Hiltzailea nire baitan”.

«Istorio bat idazteko hogeita hamabi modu daude eta nik denak erabili ditut, baina argumentu bat besterik ez dago: gauzak ez dira itxuraz ematen dutena». Hausnarketa hori egin zuen Thompsonek eleberrigintzaz. Lausoa da “Hiltzailea nire baitan” ere. Ezer ez da ematen duena.

Texaseko herri txiki bateko sheriffaren laguntzailea da protagonista, bere buruari eusteko gai ez den gizona. Ergela dirudi, baina buruargia eta zinikoa da hagitz. Edonor akabatzen du, era gordinenean eta inongo errukirik gabe, gainera. «Sheriff ustela izango da irakurle hotzarentzat, baina konplizeak bat egingo du berekin. Hori gertatu zait niri behintzat ­adierazi zuen Elustondok­. Konplizitatea bilatzen du Thompsonek. Horrek ere egiten du maitagarri eta irakurgarri».

Parekotasun anitz ditu lan horrek Xabier Olarrak itzulitako “1.280 arima”rekin. Idazleari poliziakide batek errandakoa da bi istorioen oinarria: «Ez zagok asmatzerik gizon bat nolakoa den, begiratu hutsarekin. Ez zagok jakiterik zer egiteko gauza den aukera baldin badu». Hala eta guztiz ere, bigarren liburua lehendabizikoa baino atseginagoa eta umoretsuagoa da Olarraren iritziz.

Bertze eleberri beltz bat ere euskaratu dute Igelakoek. Aztertzaileek Chandlerren jarraitzailetzat jotzen duten Ross MacDonalden “Galton kasua” itzuli du Javi Cillerok. Generoaren interpretazio berria egin zuen idazle entzutetsuak eta ikertzailearen funtzioa aldatu zuen. Ez zen gehiago salbatzailea izanen. Lew Archer pertsonaia sortu zuen. Hurbila, hankak lurrean dituena eta sistematik kanporatutako baten moduan ibiltzea gustuko duena. Nobela beltza aitzakia da MacDonaldentzat gaizkiaz, gerraz, alienazioaz, ekologiaz eta bertze gai batzuez aritzeko.



Kazetari zaharra eta autista gaztea

DONOSTIA

Berrogei hizkuntzatara itzuli dituzte dagoeneko Antonio Tabucchi italiarraren lanak, baina oraindik ez zen bakarrik ere euskaratua. Fernando Reyren “Pereirak dioenez” izan da lehenengoa.

Portugalgo diktaduran bizi den kazetari zaharra da Pereira, iraganari begira dagoena. Bikote gazte bizizale bat ezagutu eta bere barrenean aldaketa sakona gertatzen den arte. Gogoeta bat ere egiten du: «Zein da kulturaren eta kulturako gizon-emakumeen eginkizuna? Ahotsik gabekoen ahotsa izan behar du intelektualak».

Oso gustura euskaratu du eleberria Fernando Reyk: «Enkarguz egin ez dudanez, ez dut epeen diktadurarik izan eta nahiko asti izan dut aztertzeko, jostatzeko, beratzen uzteko. Gozatu egin dut idazleak erabiltzen dituen baliabide zoragarriez».

Xabier Olarrak, berriz, «beste inongo eleberriren antzik ez duen» lan berezi eta arrakastatsu bat euskaratu du: Mark Haddonen “Txakurrari gauean gertatutako istripu txikia”.

«Narratzaileak, 15 urteko Christopher autista argiak, agerian utziko ditu gure burua normaltzat daukagunon jokabideen alde ahulenak».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero se jacta de no haber dado más paso que ir al Congreso a marcar sus reglas
Mundua
Matanza en una madrasa paquistaní
Jendartea
Klasiko bihurtu da udazken azoka arrakastatsua
Kultura
Sarrionandiaren hiru liburu berriz ere kalean dira «gaurko begiz» begiratuta
Ekonomia
Muere un trabajador en Igorre al recibir sendos golpes en el pecho y la cabeza
Ekonomia
300 millones de trabajadores jóvenes viven en la pobreza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss