GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-31
Gernikako urriko azken asteleheneko azoka
Klasiko bihurtu da udazken azoka arrakastatsua
Gernikako Urriko Azken Asteleheneko Azoka klasiko bat dugu, eta zenbakiek, hau da bertaratutakoen kopuruek, ez dute garrantzi handirik. Euskal nekazarien egoera kaskarraren berri emateko lekua bihurtu da, eta, era berean, bertan ekoizten dituzten kalitateko produktuen erakusleiho ikusgarria dugu azoka. Tradizioari eutsiz, egun handia ospatzen dute gernikarrek kanpotik etorritako jende andanarekin batera.

GERNIKA

Gernikako Urriko Azken Asteleheneko Azokak 28. edizioa bete zuen atzo. Arrakastatsua izan zen berriro ere, baina zenbakien aldekoak ez ziren hain pozik ibili; izan ere, iaz baino jende gutxiago abiatu baitzen Gernikara.

Horrek ez du esan nahi arazorik dagoenik, milaka eta milaka pertsona ibili baitzen azokan. Iazko zubiak jendetza izugarria eraman zuen Gernikara ­125.000 lagun izan ziren antolatzaileen esanetan­, baina aurtengo egutegiak ez ditu gauzak hain erraz jarri.

Berritasunen artean, San Joan Ibarra plaza jai eremuaren barruan gelditu izatea. Bertan saltokiak jarri zituzten, eta horrekin batera, bertsolarien saioa egin zuten, baita arratsaldeko Egan taldearen emanaldia ere. Gernikako alkate Miguel Angel Aranazen esanetan, azokagune horrekin jendea herri osoan zehar zabaltzea nahi dute. Aranazekin eta Gernikako zinegotziekin batera, Lakuako Gobernuko bi sailburu izan ziren: Gabriel Inclan eta Gonzalo Saenz de Samaniego. Eta horiekin batera, Bizkaiko diputatu nagusi Jose Luis Bilbao eta Nekazaritzako foru diputatu Eusebio Larrazabal.

Baina horrelakoetan beti gertatzen den moduan, protagonismoa ez zen politikariena izan. Euskal nekazaritzaren ispilu bihurtu zen Bizkaiko herria, eta ekoizleak izan ziren izarrak. Horiekin batera, bertaratutako milaka lagunak. EuskoTrenek zerbitzu bereziak jarri zituen Bermeotik eta Zornotzatik, baina egia esanda, atzo ez zen hainbeste arazorik egon Gernikara autoz abiatzeko. Juan Kalzada eta Artekale izeneko kaleetan zaila izan zen saltoki ondo-ondotik pasatzea, baina goiz osoan ez zen hainbeste arazorik egon espaloitik eta errepidetik ibiltzeko. Lainoak ere protagonista izan ziren, baina eguerdi-partean eguzkia atera zen jaiaren mesederako. EHNE sindikatuak eta beste elkarte batzuek txosnak jarri zituzten eta, betiko moduan, oso zaila izan zen taloa lortzea. Presoen eskubideen aldarrikapena ere bertaratu zen Gernikara. Sari banaketa eta enkantea egiten zuten bitartean, ikurrinarekin eta presoen aldeko ikurrarekin ehunka lagun bildu zen Merkurio plazan.

BBKren babesarekin berriro ere ­kutxa oraindik bi urte gehiago izango da azokaren laguntzaile­ 280 saltoki prestatu zituzten Juan Kalzada, Artekale, Picasso, Alhondiga eta Industria kaleetan eta Pasealeku, San Joan Ibarra eta Merkurio plazetan.

Produktuei dagokienez, gaztarenak izan ziren saltoki gehienak; 58, hain zuzen ere. Txakolina 25 saltokitan saldu zuten; 24 tokitan saldu zuten ogia, eta beste horrenbeste barazkiekin bete ziren. Loreak eta landareak ­krisantemoak 5, 8 eta 10 euroan saldu zituzten, begoniak 3 euroan eta biolak 0.90 euroan­, kontserbak eta bestelakoak zortzi saltoki bakoitzeko izan ziren. 12 fruituekin bete ziren; 7, sagardoarekin; eta 6, eztiarekin.



Eroski puja 4.100 euros para obtener medio queso ganador

GERNIKA

Eroski logró llevarse medio queso ganador del concurso de Gernika, tras una competida puja en la ya tradicional subasta de cada año.

Jose Antonio Bastegieta, Marko, alcalde de Kortezubi, fue otra vez el encargado de dirigir una subasta que congrega cada año a numeroso público. En esta ocasión realizó su trabajo conociendo de antemano que su txakoli blanco había sido elegido el mejor de la feria, por lo que recibió el consejo de que el éxito no se le subiera a la cabeza a la hora de acometer la subasta.

Ya desde el comienzo, Bastegieta sugirió que, tras el precio pagado el pasado año ­3.950 euros fue la puja del restaurante Bengo-Etxe­ esperaba que en esta ocasión la cifra que se destina a la residencia Calzada superase los 4.000 euros y así fue.

Se da la circunstancia de que el queso ganador de Gernika corresponde a Aranburu Elkartea de Idiazabal, es decir, la misma quesería que obtuvo el pasado sábado, en Bilbo, el premio por el mejor queso de Idiazabal de pastor. En esta categoría, el segundo premio de la Feria del Ultimo Lunes de Gernika fue para Berastegi Elkartea, con sede en Azpeitia y el tercer premio recayó en José María Jauregi, de Ilarduia.

En cuanto al txakoli, además del mencionado galardón para el blanco de Marko, el mejor caldo rojo fue el de Agustín Olazabalaga, de Larrabetzu y en la categoría de txakoli negro ganó Zabala, de Bakio.

Adela Andikoetxea, de Urduliz, volvió a repetir éxito al presentar el mejor stand de hortalizas, mientras que otros habituales en el palmarés de esta feria no defraudaron tampoco en la presente edición. El concurso de frutas fue para José Etxebarria, de Gatika y en cuanto a las flores, María Jesús Viteri, de Urduliz, no tuvo rival.

El primer premio del concurso de miel correspondió a Jesús Olaizola, de Gernika-Lumo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero se jacta de no haber dado más paso que ir al Congreso a marcar sus reglas
Mundua
Matanza en una madrasa paquistaní
Jendartea
Klasiko bihurtu da udazken azoka arrakastatsua
Kultura
Sarrionandiaren hiru liburu berriz ere kalean dira «gaurko begiz» begiratuta
Ekonomia
Muere un trabajador en Igorre al recibir sendos golpes en el pecho y la cabeza
Ekonomia
300 millones de trabajadores jóvenes viven en la pobreza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss