GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-31
Zapalkuntza salatzeko mobilizazioetara deitu dute Ikasle Abertzaleek

Ikasle Egunean indarrak batzeko eta «erantzuleen belarrietara» heltzeko asmoa dutela esan dute

BILBO

Ikasle Abertzaleek bere kanpaina nazionalaren bigarren faseari ekingo diotela jakinarazi dute. Egungo egoeraren azterketa azaldu zuen atzo egindako agerraldian, eta «Soka estutuz doa» lelopean martxan jarritako ekimenak errealitate horri erantzuten diola nabarmendu zuten. «Ezin dugu euskaraz ikasi, ez euskal edukirik jaso, ez eta Euskal Herrian ikasi, ez adierazi, ezin grebarik egin» azaldu zuten IAko ordezkariek.

Bestalde, egoera horren erantzuleak nor diren zehaztu zuten. «Gure lepoan soka estutzen dutenek izen-abizenak dituzte: Tontxu Campos, Luis Campoy eta Giles de Robien», esan zuten, eta hezkuntza haien interesen arabera diseinatuta dagoela kritikatu zuten. Politikari horien betebeharra salatu zuten, «etorkizuneko gizartean espainol eta frantsesak» eta «langile prekarioak, zintzo eta isilak» nahi dituztela esanda.

Giles de Robien Hezkuntza ministro frantsesak ez Euskal Herria ezta euskal ikasleria ez dituela ezagutzen kritikatu zuten, eta Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako eskola «guztiz frantsesatua» duela salatu zuten. Bestalde, Luis CampoyNafarroako Gobernuko Hezkuntza arduradunari buruz, euskararen inguruko politikan eta euskal ikasleen hizkuntz eskubideen urraketan duen ardura nabarmendu zuten.

Lakuako Hezkuntza sailburu Tontxu Camposen politika ere kritikatu zuten, «euskalduna ei den administrazioak 30 urtean ikasleria euskalduntzerik lortu ez duelako». Gainera, Bologna prozesua aplikatzean finantzaketa publikoa murrizteko «formula magikoak» izango dituela esan zuten.

Zapalkuntza horri aurre egiteko, mobilizatzeko dei egin zuen IAk, eta larunbatean, Ikasle Egunean, «lehenengo oihua» egingo dutela esateaz gain, azaroaren 17an, Ikasleen Nazioarteko Egunean, ordubeteko paroak egingo dituzte, bai eta manifestazioak Donostian, Arrasaten, Bilbon, Durangon, Gasteizen eta Baionan. Iruñean, hilaren 16an izango da protesta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero se jacta de no haber dado más paso que ir al Congreso a marcar sus reglas
Mundua
Matanza en una madrasa paquistaní
Jendartea
Klasiko bihurtu da udazken azoka arrakastatsua
Kultura
Sarrionandiaren hiru liburu berriz ere kalean dira «gaurko begiz» begiratuta
Ekonomia
Muere un trabajador en Igorre al recibir sendos golpes en el pecho y la cabeza
Ekonomia
300 millones de trabajadores jóvenes viven en la pobreza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss