GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-31
Kontseilu Nagusia Baiona eta Garazi arteko trenaren alde

BAIONA

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak Baiona eta Donibane Garazi arteko trena berriztatzeko lanak abian jarri berri ditu. Erakunde publiko ezberdinen esku dagoen trenbidea eta linea berritzea nahitaezkotzat jo du Kontseilu Nagusiko presidente Jean-Jacques Lasserrek. 100 milioi euroko aurrekontua duten berritze lanak aurrera ateratzeko hainbat erakunde publikoren laguntza eskatuko du Kontseilu Nagusiak. Egitura ezberdinen laguntzari es-ker, argi eta garbi zahartze prozesuan dagoen linea mantendu eta aldi berean indartu ere egin nahi du Lasserrek.

Trenbidearen jabetza duen RFFk, geltokien jabea den SNCFk eta trenen jabea den Akitaniako Eskualdeak berritzeko egitasmoaren eztabaidan parte hartu beharko dute. Hirien arteko garraioaren ardura duen Kontseilu Nagusiak eztabaidara beste erakunde batzuk ere gonbidatuko ditu: BABeko hiri elkargoa eta trenbideak zeharkatzen dituen herri eta hiri ezberdinetako herriko etxeak.

Kontseilu Nagusiak Baiona eta Donibane Garazi lotzen dituen linearen beharra nabarmendu nahi izan du. Alde batetik, bi hiriak elkartzen dituen bidea jadanik saturatuta dagoelako eta, bestalde, tren garraioa sostengatzen duelako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero se jacta de no haber dado más paso que ir al Congreso a marcar sus reglas
Mundua
Matanza en una madrasa paquistaní
Jendartea
Klasiko bihurtu da udazken azoka arrakastatsua
Kultura
Sarrionandiaren hiru liburu berriz ere kalean dira «gaurko begiz» begiratuta
Ekonomia
Muere un trabajador en Igorre al recibir sendos golpes en el pecho y la cabeza
Ekonomia
300 millones de trabajadores jóvenes viven en la pobreza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss