GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-31
Antena bat jartzea galarazi dute bizilagunek Basaurin

BASAURI

Basauriko San Miguel auzoko hogeiren bat bizilagunek Adif enpresak ­Sustapen Ministerio espainolean trenen azpiegiturez arduratzen dena­ auzoan antena bat jartzea eragotzi zuten atzo.

Antena jartzeko lanak goizeko lehen orduan hasi ziren. Goizean bertan izandako Bozeramaileen Batzordean Basauriko alkateak, Rafael Ibarguenek, beste alderdietako zinegotziei jakinarazi zien antena ezartzea legez kanpokoa izanez gero, debekatu egingo zuela. Hartara, Udaltzaingoa bidali zuen lanak egiten ari ziren gunera, baina ez zituzten lanak geldiarazi, Udalaren berak egindako aldeko txosten bat erakutsi baitzieten. 15.00ak aldera hogei laguneko bizilagun talde bat bertaratu, lanean ziharduen induskagailu baten gainera igo eta lanak gelditu zituzten.

Adif enpresak jakinarazi zuenez, jarri nahi duten antenak ez dauka zerikusirik telefonia antenekin; trenbide sarearen funtzionamendurako antena bat da. Gaineratu zutenez, modu horretako antenak jartzeko ez dute Udalaren baimenik behar, eta halaxe jakinarazi zioten Basauriko Udalari duela hilabete pare bat.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero se jacta de no haber dado más paso que ir al Congreso a marcar sus reglas
Mundua
Matanza en una madrasa paquistaní
Jendartea
Klasiko bihurtu da udazken azoka arrakastatsua
Kultura
Sarrionandiaren hiru liburu berriz ere kalean dira «gaurko begiz» begiratuta
Ekonomia
Muere un trabajador en Igorre al recibir sendos golpes en el pecho y la cabeza
Ekonomia
300 millones de trabajadores jóvenes viven en la pobreza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss