GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-31
Errepresioa ez dela bidea aldarrikatu dute kalean
·Ehunka lagunek autodeterminazioaren alde egin zuten Iruñean, Gasteizen eta Bilbon

Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen alde egiteko eta errepresioa ez dela bidea nabarmentzeko ehunka lagun manifestatu ziren atzo Iruñean, Gasteizen eta Bilbon. Horrekin batera, gaur Auzitegi Nazional espainolean hiru ma- haikidek deklaratu egin behar dutela salatu zuten.

IRUÑEA

Ehunka pertsonamanifestatu ziren atzoIruñean, Bilbon eta Gasteizen«Euskal Herriak autodeterminazioa» leloa zuten pankarten atzetik. Gauzak horrela, 250lagun inguru bildu ziren Iruñean. Donostian, berriz, gaur 12.00etan egingo da mobilizazioa PSEk Prim kalean duen egoitzatik abiatuta.

Mobilizazio horietara Auzitegi Nazional espainoleko epaile Baltasar Garzonek Ainara Armendariz, Marije Fullaondo eta Maite Diaz de Heredia Batasuneko mahaikideen aurka irekitako prozedura salatzeko deitu zuten.

Garzonek «ETAko kide izatea» leporatzen die hirurei irailaren 30ean Iruñean, Bilbon eta Gasteizen Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen alde egindako manifestazioen amaieran hitza hartzeagatik. 14.000 pertsona bildu ziren orotara hiru manifestazio horietan eta Donostian egindakoan.

Hiru mahaikide, Madrilen

Gauzak horrela, Armendarizek, Fullaondok eta Diaz de Herediak Madrilera joan beharko dute gaur auzipetu bezala Garzonen aurrean deklaratzeko. Haiekin batera, Ahaztuak 1936-1976 taldeko eledun Martxelo Alvarezek ere deklaratu beharko du, nahiz eta azken horri lekuko izateko deitu dioten.

Mobilizazioetan «errepresioa ez da bidea», «Euskal Herria aurrera», «jo ta ke irabazi arte», «euskal presoak etxera», «independentzia» edo «amnistiarik gabe bakerik ez» gisako oihuak entzun ziren. Iruñean Alde Zaharreko kale nagusietatik ibili zen manifestazioa, betiere Polizia espainolaren begiradapean. Ibilbide amaieran, ekitaldi politikoa egin zuten Udaletxe plazan.

Bilbon, Moyua plazatik abiatu zen manifestazioa eta inguruko kale batean dagoen PSEren egoitzara bertaratu zen ondoren. Gasteizen ere PSEren egoitzaren aurrean amaitu zen ibilbidea.

Ainara Armendariz mahaikidearen herrian ere, Aizarotzen, 25 lagunek hartu zuten parte auzipetzearen aurkako elkarretaratzean. Horrekin batera, Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko aldarrikape-na egin zuten Nafarroako herri horretan.



«Denek hartu behar dute parte prozesuan»

IRUÑEA

Euskal Herriak bizi duen prozesuak demokratikoa izan behar duela eta horretarako «denek parte hartu behar» dutela adierazi zuen Patxi Urrutia mahaikideak Iruñeko ekitaldian.

«Nagusitxoek eta politikaritxoek baino ez badute parte hartzen, ez da demokratikoa izanen», gaineratu zuen Urrutiak.

«Errepresioa agorturiko bidea» dela adierazi ondoren, prozesuak ezinbesteko bi osagai izan behar dituela erantsi zuen: «Bata autodeterminazioa da, erabakitzeko eskubidea. Bestea, berriz, lurraldetasuna, euskaldun guztiondako prozesua izan behar duelako», azaldu zuen.

«Zein demokrata klase dira herriaren hitzari beldur diotenak?», galdetu zuen.

Horrekin batera, ezker abertzaleak prozesuak aurrera egiteko harturiko konpromisoa berretsi zuen, eta mobilizazioa tresna erabilgarria dela gaineratu.

EAJko buru Josu Jon Imazentzat hitz gogorrak izan zituen Urrutiak: «Nola ausartzen da guri buruz balorazio etikoak egitera herrikoak miatu eta gazteak atxilotu dituen Ertzaintzaren kontrola duen alderdiaren burua?», bota zuen mahaikideak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero se jacta de no haber dado más paso que ir al Congreso a marcar sus reglas
Mundua
Matanza en una madrasa paquistaní
Jendartea
Klasiko bihurtu da udazken azoka arrakastatsua
Kultura
Sarrionandiaren hiru liburu berriz ere kalean dira «gaurko begiz» begiratuta
Ekonomia
Muere un trabajador en Igorre al recibir sendos golpes en el pecho y la cabeza
Ekonomia
300 millones de trabajadores jóvenes viven en la pobreza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss