GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-31
EAJk 33 zuzenketa egin dizkie Estatuko aurrekontuei

MADRIL

EAJk 33 zuzenketa egin dizkie Estatuko aurrekontuei, 71 milioi euroko balioa dutenak. Horrelaxe zehaztu du alderdi jeltzaleak Gobernu espainolarekin aurrekontuen gainean lortu duen akordioa, Kongresuan duen eledun Josu Erkorekak atzo berriz esan zuenaren arabera, «erakundeen egonkortasuna» ardatz duena.

Aurkeztutako zuzenketa horietatik guztietatik, diputatu jeltzaleak aditzera eman zuen Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza alorrari dagokionak biltzen duela sos gehien; zehazki, 50 milioi euro. «Hiru euskal herrialdeetako proiektu ezberdinetan inbertituko den dirua da», gaineratu zuen.

Erkorekak azaldu zuen Estatuko aurrekontuei gehi- tuko zaien beste zuzenketa batek frankismo garaian klandestinitatean lan egin zuten 200 bat andereñore- kin dagoen «zor historikoari» irtenbidea emateko helburua duela. «Izan ere, urte haietan ez baitzuten Gizarte Segurantzan kotizatu eta, ondorioz, erretiro-pentsioa zapuzturik geratu zitzaien», zehaztu zuen.

Urriaren 17an aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota zuen EAJk, «azken orduan eta mirariz» adostutako hitzarmenaren ondorioz, alderdi jeltzaleak egun hartan esan zuenez. Bi egun geroago, Erkorekak, Bilbon emandako prentsaurrekoan, Rodriguez Zapateroren Gobernuarekin lortutako akordioa «erantzukizun keinua» izan zela bota zuen, «erakundeen egonkortasuna bermatzeko» eta «bake prozesuaren eta normalizazio politikoaren erronkei aurre egiteko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero se jacta de no haber dado más paso que ir al Congreso a marcar sus reglas
Mundua
Matanza en una madrasa paquistaní
Jendartea
Klasiko bihurtu da udazken azoka arrakastatsua
Kultura
Sarrionandiaren hiru liburu berriz ere kalean dira «gaurko begiz» begiratuta
Ekonomia
Muere un trabajador en Igorre al recibir sendos golpes en el pecho y la cabeza
Ekonomia
300 millones de trabajadores jóvenes viven en la pobreza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss