Bai Euskarari ziurtagiriak bide propioa izango du laster
Aurrez ikusitako egutegiaren arabera, datorren urteko otsailean abian izango da Bai Euskarari ziurtagiriak bere bidea egitea ahalbidetuko duen elkartea. Bilbon eman zuen Kontseiluaren zuzendaritzak proiektuaren berri. Lan mundua euskalduntzea euskararen normalizazioan estrategikoa dela esan, eta horretarako elkarlanerako deia berretsi zuen.
BILBO
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren zuzendaritzak Bai Euskarari ziurtagiriaren elkartearen proiektua aurkeztu zuen atzo, Bilboko Euskararen Etxean eginiko agerraldian. Zuzendaritza osatzen duten elkarteetako ordezkariak izan ziren horretarako komunikabideen aurrean AEK, Artez, “Berria”, EHE, Elhuyar Aholkularitza, Elkar, Ilazki, Plazagunea eta Sortzen-Ikasbatuaz.Kontseiluko lehendakari Mikel Arrizabalagak hartu zuen lehenik hitza prentsaurrekoan, eta ozen nabarmendu zuen honakoa: «Euskararen normalizaziorako guztiz estrategikoa da lan mundua euskalduntzea». Horiek hala, Arrizabalagak gogorarazi zuen Bai Euskarari akordioaren plan estrategikoan parte hartu zuten erakundeek eskatuta eta lan munduan eragiteko asmoz sortu zuela Kontseiluak Bai Euskarari ziurtagiria 2000. urtean. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko arlo sozioekonomikoa eta lan mundua funtsezkoak zirela ikusi eta beharrezkoak ziren urratsak egin ostean abiatu zuten.
Lan munduan, zeregin handia Izan ere, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hasieratik pentsatu du ziurtagiria estrategikoa dela, betiere zera iritzita: «Hezkuntzan, komunika- zioan, kulturan... euskararen erabilera sustatzeko asmoz urratsak egin badira ere, lan munduan zeregin handia dugu-eta, batez ere euskararen normalizazioa erdiesteko».
Azken finean, enpresa mundua, lan harremanen gunea, euskara garatzeko eta normalizatzeko eremu zaila izan da betidanik, eta horregatik, beraz, Kontseiluak ahalik eta enpresa gehienak hizkuntzaren aldeko konpromisoetara erakartzea izan du xede azken sei urte hauetan jorratutako ibilbidean. «Ez dugu ahaztu behar bakoitzaren bizitzan lanak oso parte garrantzitsua betetzen duela, egunaren heren bat horretan ematen dugu-eta», adierazi zuen Arrizabalagak.Nolanahi ere, atzoko agerraldian zera berretsi zuten: «Eragile guztiok batera lankidetzan eta norabide berean arraun egiten ez badugu, eskolak kostata euskalduntzen dituen belaunaldi berriek lan mundua erdalduntzeko arrisku handia dagoela uste dugu». Euskal Herria administratiboki hiru lurraldetan banatuta egoteak euskararen estatus juridikoa baldintza- tzen duen arren, Kontseiluak Bai Euskarari ziurtagiriaren bitartez Euskal Herri osoko enpresa, saltoki eta erakundeen euskararekiko konpromisoa bilatu du, eta horretan jarraitzeko asmoari eusten dio: «Jakin badakigu planteatzen dugun erronkaren tamaina ez dela nolanahikoa, eta, horregatik, eragile guztiak elkarla-nean aritzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Lan mundua euskalduntzeak eragile guztion partaidetza eta lankidetza eskatzen duela uste dugu», erantsi zuen lehendakariak. Ideia horretan sakondu zuen gero Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek ere, eta lan mundua euskalduntzea estrategikoa dela eta horretarako «elkarlana ezinbestekoa» dela berretsi zuen. Zeregin horretan, ziurtagiria tresna erabat eraginkorra delakoan daude, eta hori hobetzeko ahalegin oro egin behar dela uste dute. Eta horretan aritu da Kontseilua aspaldian. Alde horretatik, duela sei urte abiatu zuten egitasmoak iazko ekainean bosgarren urtemuga betetzen zuela-eta, Jarraipen Batzordearekin Bilbon egindako agerraldi batean iragarri zuten «ziurtagiriak bere bidea» egin behar zuela.
Lehen urrats publikoa, iaz Iaz ekainaren 23an egindako prentsaurrekoa izan zen, beraz, Bai Euskarari ziurtagiriaren elkarte berri horren lehen urrats publikoa. Mendigurenek gogorarazi zuenez, elkartea sortzeko lehen pausoak emango zituztela iragarri zuten, eta, harrezkero, «lan arretatsu eta zaindua» egin dute halako proiektu batek behar dituen kontu guztiak zehazki aztertuta.
Gainera, ziurtagiriak etorkizunean egingo duen bidea ere aztertu dute hainbat urratsen bitartez: proiektua aztertu, fun- tzionamendu eta baliabideak hausnartu, harreman plan bat garatu, araudi proposamen bat prestatu... Hori ez ezik, proiektu horretan zein eragilek integratu behar duten ere aztertu dute. «Guk hori diogunean Euskal Herri osoko partaideez ari gara, guretzat ziurtagiria ere Euskal Herri osoan eragiteko tresna izan baita, eta etorkizunean ere hala izatea nahi baitugu», esan zuen Mendigurenek. Horretarako, berriz nabarmendu zuen «elkarlana funtsezkoa» dela eta horretan jarraituko duela Kontseiluak indarrak metatzen: «Proiektua partekatua izatea nahi dugu, eta hemen lekua dute arlo honetan zer esana duten guztiek. Elkarlanerako prest gaude, Euskal Herri osoan estrategikoa den esparru batean hizkuntzaren normalizazioa bultzatu nahian».Osterantzean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren arduradun Rober Gutierrezek ere hartu zuen hitza, eta hark gogorarazi zuen agiriak sei urteko esperientzia duela. Ibilbide horretan fruiturik ere eman du: «Euskal Herri osoko 1.343 erakundek eskuratu dute; hauetako bakoitzak ahalegin handia egin behar izaten du dagokion maila lortzeko».
Lakuaren ekimenak hizpide Bestalde, Euskararen Etxera joan ziren kazetariek azkenaldian Gasteizko Gobernuak euskararen inguruan aurkeztu eta proposatu dituen ekimenez ere itaun zieten atzo Kontseiluko kideei Bilbon. Bai Gutierrezek baita Mendigurenek ere elkarlanerako deia berretsi zuten testuinguru horretan ere.
Lehenak adierazi zuen lan mundua euskalduntzea estrategikoa dela hizkuntza nor-malizatzeko: «Hori lortzeko elkarlana guztiz beharrez- koa da, baita politika eraginkorrak ere». Hala, urte hauetan ekarpen asko jaso dituztela gogorarazi zuen, eta Kon- tseiluak osagarritasuna eta elkarlana bilatu eta berma- tu duela esan zuen. Mendiguren argi mintzo zen oso: «Indar guztiak metatu eta bildu beharra oso beharrezkoa ikusten dugu, eta aurretik dagoen esperientzia kontuan hartu behar dela ere uste dugu, ho-ri egin gabe gure ustez emaitzak ez bailirateke egokiak izango».Honakoa ere esan zuen: «Gure aldetik elkarlana da gakoa, politika eraginkorrekin batera, hizkuntz eskubideak bermatu nahi badira, eta aurretik dagoen esperientzia metatua kontuan hartu behar da. Guretzat sinestezina gertatuko da orain arte egin lana kontuan hartu gabe zerbait egin nahi izatea, are gehiago Euskal Herri osoan egiten den zerbait denean. Guk elkarlan hori lortu nahi dugu, eta ez dugu uste euskal gizarteak besterik ulertuko lukeenik». «Euskararen munduak urrats asko egin behar ditu etorkizuna ziurtatu nahi ba-du; oraindik lan izugarria dugu egiteko eta dugun esperientzia hori (sei urtean meta- tua) beti da konpartitzekoa. Espero dugu euskararen munduan lanaren alorra normalizatua ikusi nahi duten guztiek hau horrela baloratuko dutela, eta guk egindako elkarlanean aritzeko eskaera aintzat hartuko dela. Kontrakoa esplikaezina gertatuko litzateke», jakinarazi zuen.
Varios apuntes de «un proyecto que queremos compartir»
BILBO Rober Gutiérrez, responsable del certificado Bai Euskarari, fue el encargado de explicar ante los medios cuáles serán los objetivos principales con los que la nueva asociación emprenderá su camino, según lo previsto, en febrero del año que viene. De este modo, adelantó que el primero de ellos se centrará en la gestión y difusión del propio certificado, desarrollando y socializando sus contenidos. Por otra parte, Kontseilua tiene la intención de realizar «un seguimiento, creación y evaluación de las entidades que poseen el certificado», así como de comunicar y premiar su esfuerzo. Según resumió, «en general, el objetivo es incidir en la normalización del euskara». Tres tipos de socios Asimismo, los representantes de Kontseilua dieron cuenta de las principales características de la asociación. Tras manifestar que «queremos compartir con otras entidades este proyecto», Rober Gutiérrez informó que la asociación contará con tres tipos de socios: los socios protectores, los usuarios y los colaboradores. Los socios protectores serán los propios componentes de Kontseilua, mientras que los usuarios serán aquellas entidades que po seen y utilizan el certificado Bai Euskarari y que, según indicaron, «podrán tomar parte de este proyecto». Finalmente, en el apartado de socios colaboradores podrán participar los sindicatos, las asociaciones empresariales, asociaciones cooperativas, empresas cooperativas, cajas de ahorros, agencias para el desarrollo, cámaras de comercio, las administraciones o cualquier entidad que quiera participar en el desarrollo del propio certificado. Según recordaron, el certificado Bai Euskarari cuenta ya con una experiencia de seis años. «Son 1.343 entidades las que han logrado el mismo, realizando durante este periodo cada una de ellas un importante esfuerzo para conseguir el nivel que le corresponde», resaltó Gutiérrez. La idea de crear la citada asociación se dio a conocer en junio del año pasado, en un acto público enmarcado en la celebración del quinto aniversario del certificado. Según expuso entonces Xabier Mendiguren, el objetivo es «crear un órgano con una estructura más amplia y fuerte, que consolide el proyecto y sea referencia especializada en la sociedad». Ayer, incidió en el trabajo en equipo: «Queremos compartir este proyecto, una experiencia realizada en toda Euskal Herria, porque la euskaldunización del mundo laboral es estratégica».
|