GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-11-22
PFEZ ez hain progresista

Atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek onartutako PFEZren erreforma proiektua, 2007ko urtarrilaren 1ean indarrean jarriko dena, progresistatzat jo dute landu dutenek. Euren arabera, erreforma horren onuradun nagusiak errentarik txikienak dituztenak eta menpeko pertsonak izango dira. Nabarmentzeko moduko beste puntu bat ohiko etxebizitzan egindako banako kenketa da. Halaber, proiektuak %18ko zerga-tasa aurreikusten du aurrezkitik ateratako errententzat eta higiezinen kapitalaren etekinentzat, lanaren errentei aplikatzen zaien pixkanakako kargatik kanpo geratuko direnak.

PFEZ horretatik instituzioetako arduradunek lehenik nabarmendu duten datua izan da errentarik txikienak eta minusbaliatuak, adinekoak edo adin txikikoak dituzten lagunek gutxiago ordainduko dutela. Hori txalotzeko modukoa da, eta ezin bestela izan PFEZren eredua benetan progresista baldin bada. Hala ere, ez dute modu berean nabarmentzen, baizik eta areago esan liteke ingurumari erretorikoekin ezkutatu egiten dutela, errentarik handienek ere gutxiago ordainduko dutela; baina, hori bai, «Estatuan baino gehiago ordainduko dute», baina hori herritarrei, antza denez, interesatzen ez zaizkion datu zurrunbiloan nahastuta.

Etxebizitzako inbertsioagatiko banako kenketari dagokionez, ez dirudi horretan Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren gomendioei jarraitu dietenik. Izan ere, hark esan zuenez, arlo horri dagozkion diru sartzeak etxebizitza sozialeko programetara bideratu beharko lirateke. Gainera, arreta ematen duen eta PFEZren ustezko izaera progresista kolokan jartzen duten beste neurrietako bat lanaren errentaren diskriminazioa da, aurrezkitik eta alokairuen etekinetatik datozen errenten aldean, azken horiek tasa finko baten menpe daudenez, edozein dela ere beren zenbatekoa, errentarik handiena jasotzen dutenak eta aurrezteko ahalmen handiena dutenak dira onuradun nagusiak. Aurrezkiaren tratamenduari dagokionez, beraz, nekez esan zaio neutrala dela, beraz.

Horrelako jokaera batek, indarrean jarri nahi dituen neurrien bertuteak edo akatsak baino areago, nabarmendu du hainbatetan bezala zenbait sektoreren interesak lehenesten dituela, eta ez gizarte osoaren interesak. Berriro ere administrazioek agerian utzi dute botere ekonomikoaren menpe daudela, eta hori ez da bateragarria gizarte bidezko eta solidario batekin. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss