GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-22
18/98+...
Hamabi hilabete geroago, aldarrikapen bera Auzitegian
Atzo bete zen 18/98 sumarioaren epaiketa hasi zeneko urteurrena. Epaiketa aretoan, abokatuak «Egin» ataleko «frogak» eraisten joan ziren. Kanpoaldean, Mikel Korta eta Teresa Toda auzipetuen eledunek nabarmendu zuten epaiketa hori, gainerakoak bezala, «konponbide prozesua aurrera eramateko baldintza demokratikoen kontrakoa» dela.

MADRIL

2005eko azaroaren 21ean, 18/98 sumarioan auzipetuta dauden lagunek auzi horren izaera politikoa salatu eta epaiketa bertan behera geratzeko galdegin zuten, Auzitegi Nazional espainolaren egoitzaren aurrean. 12 hilabete geroago, aldarrikapen eta salaketa berarekin heldu zioten epaiketaren beste saio bati Madrilgo auzitegian.

Mikel Kortak eta Teresa Todak beren kideen izenean adierazpenak egin zituzten hedabideen aurrean, eta urte luze honetan ikusi eta pairatutako bidegabekeriak oinarri hartuta, nabarmendu zuten «epaiketa, politikoa dela» berretsi dela.

Kortak Jose Maria Aznar presidente espainol ohiak Donostian esandakoa gogora ekarri zuen; hau da, «denek kartzelan bukatuko dute». Aipatu zuen hitz horien ostean «Estatuaren oldarraldi politiko-errepresiboa» martxan jarri zela.

«Auzitegi Nazionalak, azken finean, oldarraldi errepresibo horri tindadura judizial bat baino ez dio eman», gaineratu zuen, eta nabarmendu zuen eraso horren guztiaren helburua dela «eskubide zibil eta politiko guztiak ukatzea eta Euskal Herriaren aldeko indar guztiak kriminalizatu eta kondenatzea».

«Baldintza demokratikoak»

Euskal Herriak Estatu espainol eta frantsesarekin duen gatazkari «irtenbide demokratikoa emateko, martxan jarri nahi den prozesu demokratikoa» ere hizpide izan zuten bi eledunek, eta zera aipatu zuten: «Epaiketa hauek, gure epaiketa, gazteen epaiketa eta etortzekoak direnak prozesuaren kontrako erasoak dira».

«Guztiz logikoa denez, prozesu demokratiko bat aurrera eramateko baldintza demokratikoak behar dira, eta baldintza demokratiko horiek ez badaude ezinezkoa da inolako prozesu demokratikorik bideratzea», zehaztu zuen Kortak, eta berriz ere azaldu zuen epaiketa horiek «baldintza demokratikoen kontrako, eta, beraz, prozesuaren aurkako agresioak» direla.

Halaber, salatu zuten salbuespenezko auzitegi espainolak «torturari babesa eta eraginkortasuna» ematen diola, eta zera adierazi zuten: «Auzitegi Nazionala benetan irizpide demokratikoekin arituko balitz, torturaren susmoa epaiketa bertan behera uzteko nahikoa izan beharko litzateke».

«Hemen justu kontrakoa gertatzen da, torturan oinarritako testigantzak dira funtsezko elementuak gure aurka aritzeko», gaitzetsi zuten.

Eurekin izandako elkartasuna eskertu zuten auzipetuek, bai Euskal Herrian baita nazioartean ere, eta esan zuten haientzat eskubideek ez dutela «izen-abizenik», baizik eta «pertsona, erakunde eta herri guztientzako» izan behar direla.

Halaber, aldi honetan guztian izan dituzten ondorio ekonomiko, pertsonal eta familiarrak aipatu zituzten. Oso ondorio «gogorrak» izan dira, nabarmendu zutenez, eta epaike- tan zehar hildako Jokin Gorostidi eta kanpoan geratutako Iñigo Elkoro eta Jose Ramon Aranguren gogoan izan zituzten.

Dena den, azaldu zuten «prest» daudela konponbide bat lortzearren lan egiteko; «baina baita urte hauetan jarraitu dugun helburu berarekin borrokatzeko, gizon eta emakume librez osatutako Euskal Herri libre bat lortzeko ere».

Auzitegiaren kanpoaldean egin zituzten Kortak eta Todak adierazpen horiek. Barruan, Orain enpresa eta “Egin” egunkaria jorratzen dituen atalaren gainean aritu ziren, eta Jose Maria Elosua, Iñigo Iruin eta Carlos Trenor abokatuek galdeketa baten bitartez banan-baban ezereztatu zituzten Garzon epaileak itxitako egunkariaren kontra zeuden «froga» asko.

Horiek hala, UCIko «adituek» beren txostenetan diote Orainek KASi hainbat zor «barkatu» zizkiola, kartelak eta halakoak egitean, eta datu hori erabiltzen dute bien arteko harremana argudiatzeko. Baina Elosuak 16586 poliziari onartuarazi zion ez dagoela hori esaten duen inolako dokumenturik, eta Orainek KASekin zuen harreman komertziala beste hainbat talde, elkarte eta enpresekin zuen harreman berbera zela. Besteren artean, abokatuak galdetu zionean ea Orainen kontabilitatea aztertu ote zuten berek esandakoa egia zen ikusteko, «peritu» horrek ezezkoa erantzun zion.

Garrantzitsua izan zen, halaber, beste polizia-txosten baten gainean egindako galdeketa. Txosten horretan, Polizia espainolak ustez ETAri atzemandako dokumentu bat aipatzen dute, eta esaten dute bertan erakunde armatuari iritzia eskatzen diotela “Egin”eko zuzendaria eta arduradunak aukeratzeko orduan, edo egunkariarentzat finantzazioa lortzeko.

Irakurketa «kolokan»

Baina dokumentua epaiketa aretoan irakurri zuten, eta 19242 «peritu» buruak aitortu zuen, alde batetik, testuaren itzulpena egitean erratu egin zirela, eta bestetik dokumentu horretan ez dutela “Egin”i buruz hitz egiten. Lerro bakar batean ere ez dute egunkaria aipatzen.

«Elementu horrek kolokan jartzen du gure irakurketa osoa. Beste irakurketa bat egin beharko dugu», onartu zuen polizia buruak.

Polizia espainoleko «inteligentzia zerbitzuek» esaten dute “Egin”ek zenbait enpresatako datuak igorri zizkiola ETAri, erakunde armatuak dirua biltzeko erabil zezan, baina Iñigo Iruinek, 19242 poliziak ezagutzen ez zuen epai baten laguntzaz, argudio hori egia ez zela erakutsi ahal izan zuen.

Abokatu beraren galderei erantzunez, 16586 «adituak» onartu zuen ez zutela daturik Orainen Administrazio Kontseiluaren bileren gainean.

Polizia berak Carlos Trenorren galdeketari erantzun zionean aitortu zuen hainbat akats zeudela berak sinatutako zenbait txostenetan, bai esparru ekonomikoan baita kazetaritza arlokoetan ere. Hala, onartu zuen ETAri egozten zion dokumentu bat HBrena zela, eta hari eskatu ziola “Egin”ek aholkua nazioarteko gai batzuk jorratzeko, eta ez erakunde armatuari.



No se eludió el embargo

MADRID

Los «peritos» y la Fiscalía sostienen que Orain ocultó sus bienes a la Seguridad Social para eludir su embargo por la deuda contraída con este organismo. Esta es la base de la acusación contra el diario. Ayer, Alvaro Reizabal les expuso las «diligencias de embargo», documentos cuya existencia descarta cualquier maniobra de ocultación. Los policías dijeron que desconocían la existencia de esos documentos ­extraño, porque estaban en una caja con precinto policial­, que no los habían utilizado para hacer su informe, y que desconocían que representantes de “Egin” y de la Seguridad Social se hubieran reunido para acordar el pago de esa deuda.



«Debía estar muy confuso aquel día»
Sucedió con los agentes de la Guardia Civil, y está pasando con los de la UCI. Cuando les pregunta la defensa no «recuerdan» varias cuestiones que constan en sus informes. Pero ayer sucedió que el «perito» 19242 dijo no acordarse de lo dicho hace apenas unas semanas a preguntas del fiscal. No tenía «conciencia» de haber asegurado que una persona que aparece con seudónimo en documentos atribuídos a ETA debía ser miembro del Consejo de Administración de Orain, ni de que hubiera personas en ese consejo para «hacer bulto». «No recuerdo haber dicho eso» afirmó en varias ocasiones. Los letrados de la defensa ofrecieron reproducir el DVD de las sesiones, que tenían localizadas, pero ante los aspavientos del juez Nicolás Póveda finalmente no se vieron las imágenes. -



Apuntes
Segundo cumpleaños en la Audiencia

Ayer era el cumpleaños de Pablo Gorostiaga, efemérides que coincidió con el aniversario del inicio del juicio. Por lo tanto, es el segundo cumpleaños que el ex alcalde de Laudio le toca vivir inmerso en esta interminable vista. Le seguirán otros compañeros. Ayer, al menos, le cantaron con buen ánimo.

Aportación popular mínima de 25 «kilos»

En uno de los informes de la UCI se hace referencia a una ampliación de capital de “Egin”, que se hizo mediante suscripción popular. Y se afirma que la aportación mínima era de 25 millones de pesetas, dato que el fiscal incluye en su informe. Carlos Trenor tuvo que explicar que eran 25.000 pesetas.

La investigación de “Egin” era «legítima»

Los policías de la UCI sostienen que el equipo de investigación de “Egin” daba información a ETA y que «señalaba objetivos». Estos «peritos» no conocían que ya hubo juicio por esto, y que una sentencia de la Audiencia Nacional tildaba de «legítima investigación periodística» su labor.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss