GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-22
Ahalik eta arinen deklaratzea eskatu dio Ibarretxek EAEko Auzitegi Nagusiari
Lakuako Gobernuak haserrea agertu zuen atzo lehendakariaren kontrako kereilaren tramitazioa abiatu ondoren Auzitegi Nagusiak informazioa eskatzen hasi delako. Egoera horren aurrean, Juan Jose Ibarretxe, publikoki baina ez formalki, «berehala» deklaratzeko eskaera egin du, Miren Azkarate eledunak jakinarazi zuenez.

GASTEIZ

Juan Jose Ibarretxek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiaren aurrean ahalik eta arinen deklaratzea eskatu du. Lehendakariak prozesu judizialari aurre egin beharko dio Batasunarekin egindako bilera bat dela-eta. Astero Gasteizko Gobernuak egiten duen kontseiluaren ondoren jakinarazi zuen Miren Azkaratek eskakizun hori. Eskaera horrek izaera publikoa besterik ez du, Lakuak ez baitio idatzi ofizialik helarazi tribunalari.

Lakuako bozeramaileak adierazi zuenez, aurreko asteko astelehenean jaso zuen Ibarretxek diligentziak zelan joango diren informatzen zuen Roberto Sainz epailearen autoa. Azkarateren aburuz, auto hori publiko ez egitea «beste aldi batzue- tan erakutsi duten azkartasun informatiboarekin alderatuta kritikagarria da».

Horrez gain, Gasteizko Gobernuak aditzera eman zuenez, epaileak aurrera eramango dituen hainbat diligentziaren artean aurrenetarikoa Ibarretxeri deklarazioa hartzea da. Horrekin batera, lehendakariaren eta Batasuneko ordezkarien arteko bileraren berri ematen zen prentsaurrekora joan ziren kazetarien identifikazioa edota bileraren inguruan plazaratutako informazioaren bilketa daude epaileak hartuko dituen diligentzien artean.

Azkaratek, halaber, erabaki judizial horren gainean «harridura» adierazi zuen. Izan ere, Gasteizko Gobernuak zera uste du: «Aretoak ez baldin baditu gertaerak ezagutzen, nola erabaki du lehendakaria inputatzea?». Lakuaren iritziz, gainera, lehenengo lehendakaria inpuntatu dute (bai eta Batasune- ko mahaikide diren Pernando Barrena, Arnaldo Otegi eta Juan Joxe Petrikorena ere), eta orain izango dute gertatu zenaren berri. Bide batez, honako galdera planteatu zuen Azkaratek: «Zer nolako gertaeratan oinarritu dira auzia zabaltzeko, zer gertatu zen jakiteko diligentziak zabaldu baldin badituzte orain?».

Egoera horren aurrean, hainbat mugimendu politiko izan dira azken egunotan. Horietako bat da larunbatean Gernikan EAJ, EA eta EBko 700 bat hautetsik sinatutako manifestua. Eta hurrengo egunean PSEk babesa eman zien Patxi Lopezi eta Rodolfo Aresi, antzeko egoeran baitaude. Ekitaldi horien inguruan Juan Pablo Gonzalez Estatu espainoleko Kontseilu Judizial orokorreko kideak hitz egin zuen atzo. Asteburuko omenaldiak beste irudi batzuekin konparatu zituen; hain justu, bere garaian PSOEko agintari batzuek, Felipe Gonzalez tartean zelarik, GAL kasuan kondenatutakoak Guadalajarako kartzelako atean ageri zirenekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss