GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-11-22
Irakaskuntzako greba «abisu bat» besterik ez dela esan dute sindikatuek
ELA, LAB, STEE-EILAS eta UGT sindikatuek Gipuzkoako irakaskuntzan deitutako grebak jarraipen handia izan zuen. Herrialdeko ikastetxeen %80k protestarekin bat egin zuela adierazi ostean, sindikatuek atzoko greba «abisu bat» besterik ez dela aurreratu zuten. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuko Hezkuntza Sailari eskatu zioten beren aldarrikapenei «erantzun» diezaiela eta negoziaketa mahaian langileen egoera hobetzeko edukiak jar ditzala.

DONOSTIA

Gipuzkoako irakaskuntzan eginiko grebak %70eko jarraipena izan zuen, Gasteizko Gobernuko Hezkuntza Sailaren arabera, eta %80koa, protestara deitu zuten sindikatuen arabera. Azken horiek ­ELA, LAB, STEE-EILAS eta UGT sindikatuek­ jakinarazi zuten herrialdeko 185 ikastetxeetatik 135ek ateak itxi zituztela, eta sei mila irakasle inguruk lan uzteekin bat egin zutela.

Datuak datu, sindikatuek aurreratu zuten atzoko greba eta datozen egunetan Araban eta Bizkaian egingo direnak «abisu bat» besterik ez direla. Horrenbestez, Lakuako Gobernuari eskatu zioten langileen aldarrikapenei «erantzun» diezaiela.

Grebalariek Hezkuntza Sailak Donostian duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten. Bertan, LABeko ordezkari Mari Carmen Urteagak adierazi zuen sail horrek jarrera aldatu behar duela eta negoziatzen hasi behar duela. «Mahai gainean egoera hobetu dezaketen edukiak jartzen hasi behar du jada, bai eskola publikoari begira baita langileen lan baldintzen inguruan ere», nabarmendu zuen.

Hezkuntza Sailak bilera askotara deitu dituen arren, mahai gainean «inongo edukirik» ez duela jarri berretsi eta atzoko greba «serio» hartzeko helburuarekin antolatu zutela esan zuen. Sindikatu abertzaleko kidearen ustez, gertatzen dena da «aurrekontu falta» dagoela, gero eta diru gutxiago zuzentzen zaiolako hezkuntzari. «Eta hori gertatzen da, hain justu, eskola publikoan inoiz baino behar eta erronka gehiago dagoenean», gaineratu zuen Urteagak.

«Segurtasunik eza»

Bestalde, Gasteizko Gobernuko Hezkuntza Saileko ordezkari Pablo Larraurik aitortu zuen grebak «jarraipen handia» izan zuela Gipuzkoan. Dena dela, nabarmendu zuen hainbat arrazoi daudela grebak izandako babesa azaltzeko. Adibide moduan esan zuen guraso askok ez zituztela beren seme-alabak eskolara eraman egun bateko lan uzteek sor dezaketen «segurtasunik eza» dela-eta. Era berean, aipatu zuen grebara deitzea «arraroa» iruditu zitzaiola, «lan uzteekin zaila baita hezkuntzaren kalitatea hobetzea».

Larraurik esandakoaz gain, Hezkuntza Saileko beste iturri batzuk ziurtatu zuten Lakuak negoziatzen jarraitzeko asmoa duela. Hala ere, grebarekin borondate horri «zaplastekoa» eman zaiola esan zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss