GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-22
«Donostiako Udalak bere lan zikin guztiak Zubietan egin nahi ditu»

LASARTE-ORIA

Errausteko planta Zubietan jartzeko aukeraren inguruan bere irakurketa egin zuen atzo Lasarte-Oriako ezker abertzaleak. Lehenik eta behin, erraustearen beraren kontra dagoela nabarmendu zuen, «zaborra murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea baita bide eta alternatiba egokia».

Horretaz gain, Lasarte-Oriari udalerri izaera duela 20 urte eman ziotenean esan zuena ekarri zuen gogora: «Orduan esan genuen denborarekin garbi geratuko zela gure lurrak eskas geratuko zirela herriaren beharrei erantzuteko». Bide horretan, denborak arrazoia eman diela esan zuten. «Bitartean, Lasarteren eta Zubietaren lurrak zirenak Donostiako Udalak bere lan zikin guztiak egiteko erabili nahi ditu; kartzela, errausteko planta, etxebizitzak eta azkenekoz esan dutenez, kuartela bera bertan jartzeko aukerak aztertzen ari dira». Proiektu horien guztien kontra dagoela esan zuen ezker abertzaleak. «Zubietarren eta lasartearren beharrak aseko ez dituen eta zubietarrek eta lasartearrek onartuko ez duten edozein proiekturen kontra gaude», gaineratu zuen.

Donostiako Udalaren eta Aldundiaren estrategia «inposizioa» dela salatu zuen ezker abertzaleak eta horren kontra aritzeko bere konpromisoa berretsi zuen. «Gero eta garbiago daukagu lasartearrek eta zubietarrek elkarrekin egin beharko ditugula planak eta proiektuak eta horretarako prest gaude, baina inposiziorikk gabe eta guk erabakita».

Lasarteko Udalaren jarreraren inguruan ere jardun zuen. Errausteko planta Zubietan jartzearen kontra dagoela esan du Lasarteko alkateak. «Hala ere, beldur gara kontrakotasun hori aurpegia garbitzeko baino ez dela izango». Hartara, bere jarrera herritarrei garbi adierazteko eskatu zion Ana Urtxuegiari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss