GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-22
Astebeteko greba egingo dute Baionako abokatuek

BAIONA

Azaroaren 9an eta 16an Baionako auzitegiko abokatuek frantses Estatuko letratuekin batera greba egin zuten. Lanuztearen arrazoia «Laguntza judiziala» eskaintzeagatik jasotzen duten diruaren %15eko igoera eskatzea zen. Abokatuen eskaeren aurrean Estatuak erantzun egokirik ez duela eman ikustean, Baionako auzitegiko legegizonek eta emakumeek astebeteko greba deialdia egitea deliberatu dute. Greba azaroaren 27tik abenduaren 4ra arte egingo dute, eta lanuzte orokorra izanen da. Hau da, behar larrienean diren pertsonei ere ez diete laguntza juridikorik emango.

Baionako abokatuek nabarmendu nahi izan zuten greba horrek ez duela «laguntza judiziala» jasotzen duten pertsonengan soilik eragingo, baizik eta epaitegietan aferak dituzten pertsona guztiengan. Letratuek beren ekintzek izanen dituzten ondorioez kontziente zirela adierazi zuten, baina Estatuaren ordaina egokia izatea gizarte guztiarentzako abantaila dela nabarmendu zuten.

Azaroaren 9ko eta 16ko lanuzteen ondoren abokatuen eskaerak Legebiltzarrera eraman behar zituzten, baina Pascal Clement Justizia ministroak emendakin hori kentzeko eskatu zuen Legebiltzarrean eztabaidatu gabe. Hurrengo urteko aurrekontuetan %6ko igoera besterik ez da aurreikusten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss