GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-22
Lakuak produktu ekologikoak sustatuko ditu
·Jaki horien dohainen berri emanen dute kanpainan, kontsumoa orokortu dadin

Janari ekologikoari buruzko informazioa zabaltzeko kanpaina abiatu zuen atzo Gasteizko Gobernuak. Kontsumoa orokortzeko eta normalizatzeko lan eginen du urtea bukatu arte. Abantailak erakutsiko dizkie herritarrei, baita benetako produktu ekologikoak nola bereizi ere.

DONOSTIA

Gabonen atarian hasi da Lakuako Gobernua nekazaritza ekologikoaren alde onak lau haizetara zabaltzen. «Kalitate ezin hobeko elikagai osasungarriak lortzea da ekoizpen horren xedea, ingurumena errespetatuta eta lurraren emankortasunari eutsita. Ongi erabiltzen ditu baliabide naturalak, eta garapena iraunkorra izan dadin ahalegintzen da», azaldu zuen atzo Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburu Gonzalo Saenz de Samaniegok.

Herritarrak produktu ekologikoek dituzten abantailez jabetzea nahi du Gobernuak, kontsumoa orokortzea eta normalizatzea; izan ere, orain arte «ingurumenaz edo osasunaz asko arduratzen diren lagunek» jaten baitituzte bereziki. Gainera, jatorrizko izendapenaren zigilua sustatuko du Lakuak, erosleek «benetako produktu ekologikoak» bereiz ditzaten.

Era askotako jendea azalduko da iragarkietan: seme-alaben osasunaz kezkatzen den ama, askotariko jakiak kontsumitzen dituen gaztea, baita ekologikoak ere, eta natura zaintzeaz arduratzen den bikotea, adibidez.

Gonzalez Saenz de Samaniegok urtea amaitu aitzinetik Legebiltzarrean Nekazaritza Ekologikoaren lege berria onartuko dutela uste du, ekoizle gehiagok eman dutelako izena erregistroan eta ekoizpenak gora egin duelako.

Produktu ekologikoak lantzeko erabiltzen den lursaila lehen baino zabalagoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. %15 hedatu zen iaz. Ekonekazaritzaren datuen arabera, 1.013 hektarea dira denetara, eta antzeko zatia hartzen dute hiru probintziek; 399 Arabak, 301 Bizkaiak eta 312 Gipuzkoak. Lanean diharduten ekoizle, egile eta merkatariei dagokienez, Lakuak Nekazaritza Ekologikoaren ardura hartu zuelarik 27k eman zuten izena. Orain 196 dira, eta hiru probintzietako lehenengo sektoreko %3 ekoizten dute.

Prentsaurrekoan zen Ekonekazaritzako presidente Tomas Larrañaga ere. Kontent zen produktuei eman dieten babesagatik, eta bide horretatik jarraitu behar dela ohartarazi zuen, «kalitatez ekoizteko modua delako iraunkorrena eta ingurumena hobekien zaintzen duena».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss