PAUE
Euskal Herriari buruz egin zituen margolan ederrengatik ezaguna den Pablo Tillacen lan bildumarik handiena salduko du Paueko Gestas Carrère-Bourboneko Enkanteak abenduaren 9an. 200 sorta inguru izanen dira salgai. 1880an jaio eta 1969an hil zen Tillac margolaria eta bizirik zenean gutxitan agertzen ziren bere artelanak enkantean. Horre- gatik, artistaren lanak eskuratzeko aukera aparta da Paueko enkanteak eskaintzen duena.Teknika anitz erabili zituen artistak bere lanetan, eta horren adierazle dira salgai izanen dien lanak, margoen artean pastelarekin edo akuarelaz egindako lanak edo marraztuak diren hainbat lan baitaude.
Tillacek jorratu zituen gai ezberdinak ere ordezkatuta izanen dira enkantean, Euskal Herriari toki berezia utziko baitiote.
Era berean, XX. mendearen hastapenetik Euskal Herriko zazpi lurraldeetan zehar bidaiatu zuen artistaren marrazki eta zirriborro anitz ere aurkeztuko dituzte.
Salmenta hasi baino lehen, lanak ikusi nahi dituztenentzat erakusketa bat izanen da abenduaren 7an eta 8an. Enkantea egingo den egun berean ere goiz partean artelanak ikusteko aukera izanen da. 100 ilustrazio baino gehiago dituen katalogoa ere izanen da salgai.