GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-22
Euskararen bikoizketa aztergai bihar Eskoriatzan

ESKORIATZA

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia antolatu du biharko, Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI Fakultatean.

Euskarazko ikus-entzunezko itzulpena mintzagai hartuta, Euskal Herrian publiko aurrean egiten den lehen jardunaldia izango da. Lanbide horretan diharduten etxeetako ordezkari guztiak bilduko dira Eskoriatzan, egun bateko saioan, euskarazko bikoizketaren ezaugarriak eta berezitasunak aztertzeko.

EIZIEren arabera, euskarazko bikoizketa gaur egun ETBrako egiten da gehienbat: «Eta, zoritxarrez, askoz gutxiago zinemarako eta DVDtan zabaltzen diren filmetarako. Izan ere, zinemarako ere asko bikoiztuko balitz, esate baterako, beste egoera batean geundeke gaur: euskarak presentzia handiagoa eta normalagoa izango luke kalean eta gure bizimoduan», azaldu dute.

Horrela, jardunaldian landuko diren gaiei dagokienez, Mixer Edertrack bikoizketa etxeko Jesus Eguzkitzak bikoizketaren berri emango du; enkargua jasotzen denetik eta euskarazko bertsioa entregatu arteko ibilbidea azalduko du.

Mixer Irusoin etxeko Iñaki Zubizarretak euskarazko bertsioa nola prestatzen den azalduko du, itzulpen-egokitzapena, pertsonaien ezaugarriak eta hizkuntza erregistroak edota publizitatea jorratuz. Jarduera horrek euskararen biziberritzean duen garrantzia landuko du.

Marian Galarraga Tinko Elkarteko arduradunak zinemarako bikoizketa aztertuko du (erdal filmak euskarara eta euskarazko filmak erdaretara). Ikusleen eta banaketaren alderdiez ere mintzatuko da.

Jardunaldia amaitzeko, Asier Larrinaga ETBko Euskara Sailaren buruak, bezeroaren ikuspegitik, egin ostekoaren inguruko hausnarketa egingo du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss