GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-22
Haurrentzako liburu bana argitaratu dute Koldo Izagirrek eta Harkaitz Canok
«Hortzak galtzen zituen kantaria» eta «Lesterren logika» plazaratu dituzte Koldo Izagirrek eta Harkaitz Canok, hurrenez hurren, Elkarrek haurrei begira argitaratzen duen «Xaguxar» bilduman. Pasaitarraren kontakizuna Iratz Inziartek hornitu du irudiz; lasartearrarena, berriz, Antton Olariagak.

DONOSTIA

Canok atzo esan zuenez, literatura handietan, editoreek diruz «sobornatzen» dituzte idazleak. Euskal literaturan, aldiz, dirurik ezean, marrazkilariekin egiten dute. Horregatik, Mitxel Murua “Xaguxar” bildumako arduradunak ipuin bat eskatu eta, trukean, marrazkiak Antton Olariagak egingo zituela agindu zionean, Canok ezin izan zuen ezetz esan.

Horrela sortu zen “Lesterren logika”. Oso logika arrazoizkoa da, baina batzuetan ez da erraza norberaren logika besteei ulertaraztea. Esaterako, patrikak harriz betetzen ditu Lesterrek, haizete batek hegan eraman dezan eragozteko.

Gainera, mutiko serioa da, eta badu «puntu existentzialista» bat ere. «Beti saldu izan diguten edo geure buruari ‘a posteriori’ saldu diogun umezaroko idilikotasuna gezurra da; umetan ere sufritzen dugu», nabarmendu nahi izan zuen Canok.

Lester serioa den arren, umoreaz eta ironiaz baliatzen da lasartearra haren mundua islatzeko. Protagonistaren ateraldiek irakurleengan barregura sor dezakete, baita gogoeta egiteko beharra ere.

Koldo Izagirrek, berriz, haurrentzat sarri idatzi izan ez badu ere, “Hortzak galtzen zituen kantaria” plazaratu du oraingoan. Protagonista Only Galarraga kantari ospetsua da. Arazo bat du, ordea: azkenaldian, maitasun baladak kantatzean, hortzak galtzen ditu.

Pasaitarrak ez zuen atzo aurkezpen ekitaldian parte hartu. «Izagirrek, ohi bezala, serio, oso serio idazten du, baina, bere ironia zorrotz horrekin, konturatzen zarenearako, irribarrea ezpainetan duzu. Ez dio tregoarik ematen ez hizkuntzari, ez Euskaltzaindiko arauei, ez irakurleari berari», aipatu zuen Mitxel Muruak haren ordez.

Iratz Inziartek osatu du marrazkiekin Izagirreren liburua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss