GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-22
Litvinenko errusiar espioi ohiak oso larri jarraitzen du
Alexandre Litvinenko errusiar espioi ohia taliumarekin kutsatu dute, bai, baina erradioaktiboa zen taliumarekin, John Henry medikuak atzo ziurtatu zuenez. Oso larri jarraitzen duen Litvinenkok hilaren 11n BBCri eskaini zion elkarrizketan, Anna Politkovskaiaren hilketarekin zerikusia izan dezakeen susmagarri baten berri izan zuela adierazi zuen.

LONDRES

«Taliumaren kutsadura sintomak begi-bistakoak dira alde batetik, baina, beste kutsadura baten sintomak ere aurkitu ditugu. Baliteke, gainera, talium erradioaktiboa izatea», ziurtatu zuen atzo John Henry medikuak University College Hospitalen.

Bertako Zainketa Intentsiboko Unitatean jarraitzen zuen atzo, egoera oso larrian, Alexandre Litvinenko errusiar espioi ohiak.

Taliuma arratoiak hiltzeko erabiltzen den metala da. Medikuaren ustez, taliuma erradioaktiboa izango balitz, «arazoa larriagoa izango litzateke».

«Ez dago esaterik bizirik aterako den, eta baliteke hezur muinaren transplante bat behar izatea», azaldu zuen medikuak. Bestalde, baliteke kutsaduraren arrastoa aurkitzeko «beranduegi izatea, talium erradioaktiboa bizkor desagertzen den substantzia delako».

Talium erradioaktiboa ospitaletan erabiltzen da, baina beti oso dosi txikietan. Henry medikuak ez du sekula horrelako kasu larririk ikusi.

Litvinenkok kutsatu egin zutela salatu zuen azaroaren 1ean. Ile guztia galdu du eta hezurra eta azala besterik ez du. Bizirik atera ahal izateko %50eko aukera baino ez duela adierazi dute adituek. Hala ere, ospitalera eraman zutenetik hiru aldiz deklaratu du Poliziaren aurrean. BBC kateari ere eskaini zion elkarrizketa bat hilaren 11n eta Anna Politkovskaiaren hilketaren kasuari buruzko txosten bat eman zion pertsona batekin bildu zela aitortu zuen.

Mario Scaramella da pertsona hori, hainbat zerbitzu sekreturekin harremanak omen dituen italiarra. Litvinenkoren senitartekoek errugabe jo dute.

«Paper batzuk eman zizkidan, eta horietan, Politkovskaiaren hilketarekin zerikusia izan dezakeen pertsona baten izena azaltzen zen», adierazi zuen.

Litvinenkok ez omen zuen paperak ondo aztertzeko astirik izan. «Batetik, ingelesez zeudelako eta, bestetik, handik ordu batzuetara gaizki sentitzen hasi nintzelako», azaldu zuen.

Bere senitartekoek atzo jakinarazi zutenez, Scaramellarekin jatetxe japoniar batean sushia jateko bildu aurretik, bi errusiarrekin tea hartu zuen Londreseko hotel batean.

Londresen bizi den Ajmed Zakaiev txetxeniar erresistentziaren ordezkariak azaroaren 1ean Litvinenkorekin bildu zela ziurtatu du, eta Politkovskaiari buruzko kasuarekin zerikusia zuten datu garrantzitsuak zituela esan ziola erantsi du.

Vladimir Putinek txetxeniarren aurka egiten duen «politikaren» eta bere agintearen etsai porrokatua zen Politkovskaia idazlea urriaren 7an hil zuten tiroz bere etxe aurrean.

Litvinenko Errusiako Zerbitzu Sekretuetako koronel ohia kartzelan eta erbestean izan da azken urteetan. Akatsa, Putin bere lagun ohiaren trapu zaharrak argitaratu izana.

De coronel del FSB a látigo de Vladimir Putin

Nacido en 1962 y llamado a filas en 1980, en menos de veinte años Litvinenko ascendió de soldado raso a coronel de una de las áreas más prestigiosas del FSB, la de la «lucha contra el terrorismo». En 1998 denunció haber recibido órdenes de matar al oligarca y hoy exiliado en Londres Boris Berezovski. Hasta dos veces encarcelado, huyó de Rusia en 2000 y pidió asilo político en Londres. Desde allí, acusó al FSB de haber volado dos edificios en Moscú en vísperas de la invasión de Chechenia, acción que Putin imputó a los chechenos. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss