GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ATLETISMO 2006-11-22
- Donostiako 29. Maratoiaren aurkezpena
Errekorrak hautsi nahian dator aurtengo maratoia

DONOSTIA

Donostiako udaletxeko osoko bilkura aretoan aurkeztu zuten atzo igandean izango den Donostiako 29. nazioarteko maratoia, errekor mota oro hausteko ideiarekin.

«Estatuan maratoirik garrantzitsuena» den honek ­IAAFek B mailako kategorian dauka Donostiakoa, Estatuko beste inork ez duena­ sekula baino parte-hartze joriagoa izango du. Izan ere, orain arte 2.000 korrikalarik izena ematean jartzen zuten maratoian parte hartzeko muga; aurtengo maratoirako, aldiz, egon den eskaria dela medio, 2.300 korrikalarik hartuko dute parte.

6.000 euro errekorragatik

Parte-hartzeaz gain, zenbait aldaketa egin dituzte igandean izango den lasterketarako. Horiek hala, goizeko 09.00etatik Madril hiribidetik abiatuko da aurten maratoia Anoetako atletismo estadiotik hasi beharrean ­hasieran sortzen den «inbutu efektua saihestearren», aipatu zutenez­ eta Gipuzkoako hiriburuko kaleetan zehar «zirkuitu azkar» bat diseinatu dute, 2002an Timothy Cherigat keniarrak ezarri zuen 2.09.34 denbora gainditzearren.

Hala, errekorra hausten duen korrikalariak, irabazlearen 6.000 euroko sariaz gain, beste 6.000 euro ere jasoko ditu. Parte hartuko dutenen artean marka ezar dezakeen hautagai nagusia Kennet Cheruyot keniarra da, bere maratoirik bizkorrena 2.07.18 denborarekin amaitu baitzuen. «Erbi» lanak egiteko, berriz, Amraham Chalenga herkidea izango da. Emakumeen artean ez da marka hausterik espero, nahiz eta sari berbera aurrez ikusten den.

Azkenik, Donostiako alkate Odon Elortzak herritarrei iganderako «pazientzia» eskatu zien, igande goizean izango diren zirkulazio etenengatik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Bertsolarien lana, liburu batean eta bi diskotan bildua
Euskal Herria
Condenan a 13 de los 18 primeros jóvenes juzgados por las «detenciones preventivas»
Ekonomia
El IRPF recortará el ingreso público en 236,7 millones
Mundua
La muerte del ministro antisirio Gemayel agrava la situación política libanesa
Kultura
«Rock&Klik», hogei urteotako euskal musikaren historia Urberen begietatik
Mundua
Obrador se proclama presidente de México ante un Zócalo abarrotado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss