GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-11-30
EAJ eta EBB-ko buruzagien logikarik eza

Jainkotzat DIRUA jarri eta nagusi zen hiru herrialdeetan Erkidegoa osatzea lortu zuenetik, beti egin zait logiko PNVk bere helburuak lortzeko eraman duen jokabidea.

DIRUA botereak dakar eta Nafarroan aukerarik ez zeukanez, kanpoan uztea erabaki zuen eta erdietsi.

DIRUA lortzeko botoak behar dira eta botoak eskuratzeko abertzale-itxura erakutsi behar. Gezurra ez zela sinestarazteko zerbait egin beharra zegoen eta horretan gastatu behar zen dirua bere mutilen poltsetan geratzeko moduan antolatu zuen; diru hori, bada, ez zen diru galdua, boto-emailea baino.

Demokrazi garaian eraman duen jokabidea DIRUA bilatzearen ikuspuntutik aztertuz gero, logika osoaz jokatu du.

Baina hori bezain argi dago Sabin maisuari eta Euskal Herriari traizioa egin diela, Euskal Herriaren alde jokatzea barik dirua beretzat biltzea izan delako helburu eta eginkizun nagusia.

Hala ere, orain arteko jokabidea ulertzen dudan arren, Imazek eta Urkulluk orain daramatena ez dut ulertzen, ez baldin bada behintzat orain helburu nagusitzat DIRUA barik ESPAÑA UNA jarri dutela. Zeren, helburu nagusia DIRUA eskuratzea edo Euskal Herriaren alde lan egitea balitz, beste era arras desberdinean jokatu beharko bailukete.

Autodeterminazioa eta lurraldetasuna eskuratuz gero, orain baino diru gehiago eskuratuko lukeelako.

Orain arteko egoeran ez du agindu Eusko Autonomi Erkidegoan baino eta bertan lehiakide gogorrak izan ditu PP eta PSOE. Nafarroan eta Iparraldean ez du indarrik. Espainian zer esanik ez. Europara joateko Madrilera jo behar du eta, jakina, han hitz politak baino ez daude.

Ostera, autodeterminazioa eta lurraldetasuna lortzen direnean, PPk eta PSOEk hemen ez dute tokirik. Egoera berrian, bada, eskuinak gobernua eratzeko indar nahikoa edukiko du normalean Hegoaldeko bi autonomietan.

Euskal Herriko Legebiltzarrean ere gehiengoa izateko aukera du. Gainera, Brusela eta Estrasburgora zuzenean joango gara eta Europan Euskara hizkuntza ofiziala izatea lortuko da. Beraz, eskuinak gaur beste indar behintzat izango du, hala bi Autonomi Erkidegoetan nola Iparraldean, eta nagusi izango da Euskal Herriko Legebiltzarrean eta Gobernuan.

Horrek esan gura du bat egiten dutela Sabin Aranaren ametsak, sorrerako EAJrenak (gogoan izan Agirreren Euskadi), gaurko PNVrenak (DIRUA eta boterea) eta Euskal Herriko gehienenak.

Horregatik diot ez dudala ulertzen Imaz eta Urkulluren jokabidea, ez baitauka logikarik.

Julen Kaltzada



Zorionak, «aizu!»
Zorionak, “Aizu!”, 25 urte bete dituzulako. Zorionak 25 urte euskal prentsa idatzian ez direlako hain erraz betetzen eta zuk baino urte gehiago duen aldizkari gutxi dagoelako.

Orain 25 urte Euskal Herriko AEK-k euskaldunei eta euskara ikasleei euskarri bat eman nahi izan zigun gure aisia eta informazioa euskaraz goza genezan. Gure irakur zaletasuna euskaraz gara genezan eta hizkuntz ohiturak alda genitzan.

Euskarak “Aizu!”-k eman dizkion moduko egun asko behar ditu bere egoera beste edozein hizkuntzaren egoerarekin parekatua izan arte; onarpena, prestigioa, egoera normaldua, euskal herritarren komunikazio tresna, hezkuntzan erabat txertatua, administrazioan, enpresa pribatuetanŠ

“Aizu!”-k normalkuntza prozesu horri bere ekarpena egin dio euskal prentsan bere toki propioa duen aldizkaria izanik. “Aizu!” Euskal Herriko AEK-k sustatuko aldiz- karia da, ikasleentzat egindako produktua, euskara errazean idatzitakoa eta irakasleentzat ere lagungarri gertatzen dena klaseak prestatzeko orduan. Azken urte hauetan “Aizu!”-k heldutasuna lortu du. Heldutasun hori ospatu beharrekoa da.

Dagoeneko argitaratu diren hirurehun eta hamaika ale horietan milaka lagunek jarri diote aurpegia aldizkariari. Ehunka kolaboratzaile izan dira; kolaboratzaileak, erredaktoreak, argazkilariakŠ Emaitzaren meritua zuena ere bada hilero esku artean “Aizu!” izateko aukera bermatu diguzuelako.

Azkenik, zera aipatu nahi dizuegu irakurle, sponsor, kolaboratzaile, erredaktore, argazkilari izan zareten eta zareten guztioi: AEK-k orain arteko konpromisoari helduko diola eta, zuek “Aizu!” kioskoetan, euskaltegietan eta etxeetan egotea bermatu duzuen bezala, “Aizu!”-ri beste hain beste urte oparo bermatu gura dizkiogula, erabateko normalkuntzaren bidean eragiteko.

Asier Amondo - AEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea



Nota de la redacción

En la sección “Ekonomia” de nuestra edición de ayer ilustrábamos una información referida a la OCDE con una foto del presidente de MCC Jesús Catania, cuando en realidad debía aparecer Jean Philippe Cotis, economista jefe de la OCDE. Pedimos disculpas a las dos personas implicadas en este involuntario error.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde con cinco arrestos a la crítica del juez
Ekonomia
Cada día un 5% de los trabajadores de la UE acaba en el paro por riesgos sicosociales
Euskal Herria
Ahotsak plantea mecanismos para que la mujer sea sujeto activo en el proceso
Jendartea
Nueva protesta contra los trabajos del TAV en Luku
Kirolak
Puñal guía hacia la victoria continental
Euskal Herria
La Policía francesa detiene a tres presuntos militantes de ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss