PPri «hausnarketarako epea» eman nahi diotela adierazi du Zapaterok
Astelehenean PSOEk ezagutarazi zuen bideoak ez duela alderdi hori egoera onean uzten nabarmendu zuten herenegun Lakuak, Batasunak eta EAk; izan ere, PPk 1998an baino gutxiago egin duela Zapaterok begi-bistan geratzen da. Horren zergatiaz galdetu zioten atzo PSEko idazkari nagusi Patxi Lopezi, baina erantzuna ematea saihestu zuen. Jose Luis Rodriguez Zapaterok, berriz, helburua PPri «hausnarketarako epea» ematea dela ziurtatu zuen.
BILBO
Miren Azkarate Lakuako eleduna, Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegi eta EAko buruzagi nagusi Begoña Errazti bat etorri ziren asteartean. PSOEk zabaldutako bideoak alderdi horrek PPk baino gutxiago egin duela begi-bistan uzten duela esan zuten. Egiaztapen horretatik abiatuta, konponbidea horrela lortu nahi ote duen galdetu zion Arnaldo Otegik. Galdera hori Patxi Lopezi egin zioten atzo Radio Euskadiko mikrofonoetan, baina erantzuna ematea saihestu zuen PSEko idazkari nagusiak.Bideoa zabaltzeko erabaki horrekin, PSOEk prozesuan aurrera edo atzera joateko bidea hartu nahi ote duen argitzeke utzi zuen Patxi Lopezek, beraz. Lanaren helburu bakarra hauxe dela esan zuen birritan: «PPri ‘nahikoa da’ esateko modua da. Bere erantzukizuna har dezala nahi dugu, indarkeriaren aurkako eta bakearen aldeko ekimena eztabaida politikorako tresna gisa erabiltzeari utz diezaion». Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernu espainoleko burua Letoniara egindako bidaiaren agerraldi batean argiago mintzatu zen. Bideoaz galdetu zioten eta han ikusten diren gertaera guztiak eta protagonista guztiak «egiazkoak» direla esan zuen. Hori dela-eta, lanak PPren barruan «hausnarketa» eragin beharko lukeela adierazi zuen Zapaterok, eta horretarako epea baduela jakinarazi zion. Argitu gabe utzi zuen, ordea, zein izango den Gobernuaren jarrera PPk bere ildoari eusten badio.
Autodeterminazioa, eskabidea
Alde horretatik, afera horri aurre egiteko «koalizio handi bat» eskatu zuen Lopezek Radio Euskadin, alderdiak, erakundeak, hedabideak eta gizarte osoa barruan hartuko lituzkeena. «Baina PPk koalizio hori baztertu eta banaketa sortzera jokatzen du», deitoratu zuen.Irizpideei eutsi behar zaiela behin eta berriro esan zuen Lopezek, eta «legezkotasuna» eta «indarkeria eza» jarri zituen beste ezer baino lehen. «Bakea ez dela lurraldetasunaren eta autodeterminazioaren eskutik etorriko» ziurtatu zuen, eta ezker abertzalearen diskurtsoari aurre egin zion modu horretan. Autodeterminazioa eskubidea denik ere ez du onartzen PSEko agintariak. «Alde bateko aldarrikapen» gisa baino ezin dela eztabaidatu adierazi zuen berriro. Eta lurraldetasunari dagokionez ere, ezer berririk ez zuen esan Lopezek. PSNren estrategia berak finkatu behar duela aipatu zuen. PSEk harekin harremanak ote dituen galdetu zioten, eta baietz esan zuen, baina horiek ere «hobetu daitezkeela» esan zuen.
Imaz pide ahora al PSOE verificar y hablar con ETA cuanto antes
En una conferencia ayer en Madrid, el líder del PNV, Josu Jon Imaz, «aconsejó» al PSOE que «compruebe de forma inmediata la existencia de esa voluntad inequívoca por parte de ETA y que proceda con la mayor celeridad al proceso de conversaciones para avanzar de forma decidida». Tras el robo de Nimes, Imaz lanzó la idea de un nuevo periodo de verificación, lo que descartó entonces Zapatero de modo explícito. Ayer, Imaz acusó además al PP de que «ETA vea su posición más fuerte, porque se le atribuyen logros que no existen». Pidió además abordar el acercamiento de presos, pero «con mucha delicadeza». -
|