GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-30
Zumalabe Fundazioko kideek emandako azalpena berretsi dute UCIko «perituek»
Auzi honetako akusazioak leporatzen dien «herri mugimenduaren zuzendaritza politikoa» ez dutela inoiz egin azaldu zuten Joxemi Zumalabe Fundazioko kideek epaileen aurrean deklaratu zutenean. Eta nabarmendu zuten urte hauetan guztietan Euskal Herrian lanean ari diren era guztietako eragile eta taldeei lagundu besterik ez dutela egin, hainbat esparrutan gainera. Atzo, UCIko poliziakideek onartu zuten hori dela, hain zuzen, auzipetuek egin dutena.

MADRIL

Epaimahaiaren aurrean hitz egiteko ordua heldu zitzaie- nean, Joxemi Zumalabe Fundazioaren atalean auzipetuta dauden lagunek azaldu zuten urte hauetan guztietan beren lana herri mugimendua osatzen duten taldeei laguntzea izan dela. Behar duten azpiegitura eta tresneria eskaini ­euskarri informatikoa, lege-aholkularitza...­, prestakuntza lanean lagundu, elkarlana bultzatu, eta elkar ezagutza bermatu. Horiexek dira, besteren artean, Fundazioaren estatutuetako helburuak.

Atzo, UCIko poliziakideek onartu zuten hori zela, hain zuzen, Fundazioaren xedea, eta aitortu zuten hilabeteetan egindako jarraipenek eta entzuteek erakusten dutela lan horretan aritu zirela auzipetuak. Alde horretatik, 19242 zenbakia duen poliziaburuak adierazi zuen «oso zabala eta askotarikoa» dela Fundazioarekin harremana duten talde eta eragileen multzoa, eta «argi» dagoela era askotako laguntza eskaintzen diela talde horiei.

Besteren artean, Fundazioak egindako “Herri Mugimenduen Gida” ekarri zuen gogora poliziakide horrek, eta nabarmendu zuen bertan agertzen direla ezaugarri askotako ehunka talde. «Arazoak dituzten seme-alaben gurasoen elkarteak, mendizaleen taldeak, errausteko planten kontrako ekimenak» eta abar aipatu zituen.

Ildo horretan, Fundazioa «herri mugimendua zuzentzeko» xedearekin jaio zenik ezeztatu zuen, eta horixe da akusazioak egozten diona. Izan ere, Fiskaltzak dio, polizia-txostenak lagun zituela, Fundazioa ASK antolakundea ordezteko sortu zela gizarte eragileen «zuzendaritza politikoa» egiteko.

Baina bien ezaugarriak banan-banan aztertu zituzten atzo abokatu eta «perituek», eta azken horiek onartu zuten erakunde horiek ez dutela zerikusirik «ez sortzeko moduan, ez helburuetan, ez egituran, ez finantzabideetan ez eta beren hedabideetan ere». «Hori guztia kontuan izan al duzue zuen txostena egiteko orduan?», galdetu zion Jose Mari Elosuak 19242 poliziakideari, eta hark ezetz erantzun zion.

Era berean, Fernando Olaldek Fundazioa osatzeko kideak hautatzean zein irizpide jarraitu zuten ez zekiela adierazi zuen, eta aipatu zuen ez zuela ezagutzen beren artean aspalditik zuten harremana. Aitortu zuen, edonola ere, ekimen hau martxan jartzeko dirua Olaldek berak jasotako herentzia batetik heldu zela, eta Fundazioaren kontu guztiak legezkoak direla.



«Evidencian que el proyecto de ETA-KAS fue asumido por la Fundación»

MADRID

Del total de 27 actas incautadas al Patronato de la Fundación Joxemi Zumalabe, sólo cinco han sido incorporadas a la causa, concretamente aquéllas en las que se hace mención de las palabras «desobediencia civil».

Como admitió uno de los «peritos», la UCI actuó así porque pensaba que su contenido era incriminatorio para los acusados.

De hecho, los policías españoles se basan exclusivamente en esas actas para sostener que «el proyecto de desobediencia civil de ETA-KAS fue asumido por la Fundación Joxemi Zumalabe». Ayer repasaron el contenido de las cinco actas.

En la primera, fechada en noviembre de 1996, en el octavo punto, se menciona la posibilidad de organizar una jornada sobre desobediencia civil y otra sobre consumo, y se apunta como fecha posible para la primera el mes de marzo de 1997.

En la segunda, de enero de ese año, se habla de abril como fecha para celebrar la jornada, en un párrafo en el que se citan también otras iniciativas similares sobre diversos temas como «educación, cultura vasca...». Esa jornada, efectivamente, se celebró el 19 de abril, en el edificio de La Bolsa, de Bilbo, y los ponentes del debate fueron el profesor madrileño José Antonio Pérez, el representante de Elkarri Luis Barrenetxea, el abogado Alfonso Zenon, y otro abogado, miembro del MOC.

En la tercera acta, de junio de 1997, se alude a esa jornada y se dice que están esperando la valoración y las aportaciones de los participantes. En la cuarta, de setiembre, se menciona que dos miembros del Patronato se van a reunir para hacer una valoración de esa misma jornada de La Bolsa.

Finalmente, en la quinta, se menciona que la asociación socio-cultural Onki Xin se plantea organizar una charla sobre este tema, dentro de unas jornadas sobre participación. Con esta base, la UCI dice que «han asumido el proyecto de ETA».

«¿No sería que pretendían analizar un tema de interés para la sociedad?», preguntó la defensa.«Sí», admitió el «perito» 19242.



24 poltsetatik, bi gutunazal soilik heldu dira

MADRIL

2000ko udazkenean Joxemi Zumalabe Fundazioaren kontrako polizia-operazioa gertatu zenean, 24 poltsa handi eraman zituzten talde horren egoitzatik Garzon epaileak bidalitako poliziakideek.

Dokumentu pila bat, material informatikoa eta idazki ofizialak atzeman zituzten egun horretan. Horretatik guztitik, epaiketara kutxa bakarra heldu da, gainerako gauzetan ez baitzuen Polizia espainolak garrantzizko ezer ikusi.

Fundazioaren kontra erabil omen daitekeen dokumentazio guztia gordetzen den kutxa bakar horretan, paper gehienek gai ekonomikoak jorratzen dituzte ­Gizarte Segurantzako paperak, zergen gaineko agiriak, langileei buruzko datuak...­, eta fiskalak berak onartu zuen legezkoak direla.

Hori alde batera utzita, bi gutunazal bakarrik geratzen dira, Fundazioaren kontrako «froga» gisa. Atzo hasi ziren horien edukia aztertzen, eta agerian geratu zen ez dutela auzipetuen aurka- ko ezer gordetzen.

Entzuteei dagokienez, milaka ordu grabatu zituzten poliziakideek Fundazioa jazarri zuten bi urteetan, eta hemezortzi elkarrizketaren edukia besterik ez dute sartu auzian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde con cinco arrestos a la crítica del juez
Ekonomia
Cada día un 5% de los trabajadores de la UE acaba en el paro por riesgos sicosociales
Euskal Herria
Ahotsak plantea mecanismos para que la mujer sea sujeto activo en el proceso
Jendartea
Nueva protesta contra los trabajos del TAV en Luku
Kirolak
Puñal guía hacia la victoria continental
Euskal Herria
La Policía francesa detiene a tres presuntos militantes de ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss