Andoni ARANAGA | Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia
«Zorretan nago eta maila erakutsi nahi dut taldean»
Laugarren urtea izango du Andoni Aranaga gipuzkoarrak hurrengo denboraldia. Egia esan, hirugarrena esan beharko genuke, iaz ezin izan baitzuen burua altxatu, mononucleosis famatuak gogor jo baitzion. Horregatik, ezin izan zuen bere maila erakutsi. Orain, berriz, ez du oztoporik, eta dena emateko prest da. Horregatik, errepidean erantzun nahi dio azpeitiarrak Euskaltel-Euskadi taldeak eskaini dion konfiantzari. Aste honetako entrenamendua hasi baino lehen, bere kezkak azaldu dizkigu, Derion.
Kaiku taldean bi garaipen eskuratu eta maila ederra eman zenuen; aurten, ordea, ez zara buruan ibili, zergatik?
Niretzat urte oso txarra izan da, okerrena profesionaletan; izan ere, lehendabizikoan dezente hobeto aritu nintzen. Arazo asko izan ditut: gaizki hasi nintzen eta uda aldera hobeto ibili nintzen, baina ahazteko modukoa izan da urtea. Orain, berriz, ilusio berriekin naiz eta ikusiko dugu.
2006. urtea balioetsiko zenuke?
Gustura hasi nintzen Mallorcako, Valentziako eta Paris-Nizako itzulietan, espero nuen bezalaxe. Baina maila erakutsi behar nuen momentuan urteroko alergiak izan nituen, eta berehala gauzak benetan okertzen hasi ziren. Ez zen normala; gorputza oso eskas nuen.
Gorriak ikusi zenituen, beraz. Giroan oso gaizki ibili nintzen, arrastaka egunero, beti
atzean eta sufritzen. Hain zuzen, Suitzako Itzulian, ordekan tropelari ezin
jarraituz ibiltzea ez zen normala. Sintoma guztiak nituen eta birusa azaldu zen.
Hogei bat egun egon nintzen gelditurik, eta hobeto hasi nintzen arren, urte
osoan ez naiz sekula gustura ibili.
Eta ba al dakizu zergatik eman zenuen maila
eskas hori? Suitzakoaren ondoren, analisi batzuk egin nituen eta
mononucleosis-aren antzeko birus bat nuen. Horrek nire ezbaiak argitu zituen, bi
edo hiru hilabete eman bainituen ondoezik.
Antza, dena ahaztu duzu; ilusio berriekin izango zara, ezta?
Atseden hartu dut eta askoz hobeto nagoela antzematen dut. Nire benetako maila frogatu nahi dut eta gustura ibili. Bide batez, taldea lagundu, zorretan nagoelako nire ustean. Orain dela bi aste hasi nintzen entrenatzen, eta nahiko gustura ibili naiz.
Zein egutegi izango duzu denboraldi
berrian? Iazko antzeko egutegia izango dut, klasikoei begira. Esaterako, Bru eta Galdos heldu dira
taldera; printzipioz, Euskaltel-Euskadik multzo polita izango du klasikoetan.
Adibidez, Jon Brurekin harreman handia dut eta horri
buruz hitz egin dugu biok. Sekulako ilusioa du Lieja, Amstel eta horiek denak
korritzeko, eta hori oso ona da; hau da, egun bateko lasterketetan dena emateko
prest egotea oso garrantzitsua da. Multzo polita dugu, egia esan.
Zer deritzozu talde berriari?
Txirrindulari garrantzitusak joan diren arren, taldea ondo indartu da. Iaz ere, lagunak nituen eta ez dut inolako kexarik; aurten, gainera, Kaikukoak hona etorri dira eta babes handiagoa dut. -
|