GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-30
- Urrezko Aizkora
Binakako lehiaketa ere, abiatzeko prest

DONOSTIA

Nazioarteko lehiaketa amaitu ondoren, Binakako Urrezko Aizkora jarriko da abian. Aurten ere 23 urtez azpikoena eta maila nagusikoa ikusi ahal izango dira, baina egutegia oraindik erabat finkatzeko dago. Lehiaketa datorren astean abiatuko da, asteburu luzea baitator.

Jadanik eman dute aditzera bikoen zerrenda, eta gaur egungo aizkolaririk onenak hortxe izango dira nor baino nor. Honako hauek izango dira Binakakoan arituko diren aizkolariak: Arrospide-Mugertza, Txapartegi-Etxebeste, Larretxea-Barberena, Nazabal-Lopez, Mindegia-Senosiain I.a eta Olasagasti-Peñagarikano.

Bikoak pare samarrekoak egiten ahalegintzen da antolakuntza, eta aurten ere horrela egin du. Iaz txapela jantzi zutenek, Mindegiak eta Senosiainek, aurten ere bikoa izaten jarraituko dute, eta faboritoen artean egongo dira.

Lan laburrak oso egokiak dira Antonio Senosiainentzat, eta ez dira txarrak Mindegiarentzat ere. Gainera, aurten apustua prestatzen ari da, eta sasoi puntu hori aprobetxatu nahiko du iaz lortutako txapelari eutsi ahal izateko. Gainerako bikoak ere oso indartsuak dira, eta denek egon nahiko dute Azpeitian jokatuko duten finalean.

23 urtez azpikoena ere jokatuko dute, baina hor oraindik bikoak erabat finkatu gabe daude. Adina gaindituta, batzuek ezin izango dute parte hartu, eta horien artean dago Joseba Otaegi. Mugertza anaiak eta Atutxa II.a, esaterako, hor izango dira, baina zerrenda erabat osatu arte ez dute ezagutaraziko. Egutegia ere oraindik erabat finkatu gabe dago, eta horren berri ere dena zehaztuta- koan emango dutela adierazi zuten antolakuntzakoek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde con cinco arrestos a la crítica del juez
Ekonomia
Cada día un 5% de los trabajadores de la UE acaba en el paro por riesgos sicosociales
Euskal Herria
Ahotsak plantea mecanismos para que la mujer sea sujeto activo en el proceso
Jendartea
Nueva protesta contra los trabajos del TAV en Luku
Kirolak
Puñal guía hacia la victoria continental
Euskal Herria
La Policía francesa detiene a tres presuntos militantes de ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss