GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-11-30
-Top 14ko euskal derbia
Avironek Biarritzek baino puntuen premia handiagoa izango du
·Aviron azken dagoen arren, Ligako azkeneko hiru norgehiagokak irabazi egin ditu

BAIONA

Dena prest dago bihar iluntzean, 20.30etik aitzinera, Baionan Jean Dauguer zelaian jokatuko duten euskal derbirako. Aviron eta Biarritz neurtuko dira elkarren aurka.

Partida garrantzitsua da, batez ere etxekoentzat. Sailkapenean azken daude, baina taldea indartzen ari dela argi eta garbi erakutsi dute azkenaldian. Azkeneko hiru jardunaldietan garaile izan dira, eta garbi dago goranzko bidea hartu dutela.

Horixe bera esan zuen atzo Richard Dourthek, Avironek duen jokalaririk garrantzitsuenetakoak: «Gure Liga orain hasi da. Hastapenean ez dugu ezer egin, eta hemendik aitzinera egin baharra daukagu orain arte egin ez duguna. Azkeneko hiru partidak irabazita gatoz, eta jarraitu beharreko bidea hori da. Taldea inoiz baino hobeto ikusten dut, eta gogoz gaude Biarritz hartzeko», esan zuen lapurtarren jaurtitzaileak.

Liga hasieran Avironek zulo handia eduki zuen atzeko lerroetan, eta hortik partida askok ihes egin zieten. Orain, ordea, badirudi arazo hori ere konpondu dutela: «Atzean taldea sendo dago, eta hori da Avironen gakoetako bat. Irailean sartu zen Jean Pierre Elisalde manager lanak egitera, eta onartu beharra daukagu bere eskua nabaritzen dela», esan zuen Dourthek, eta Biarritzen aurka ere atzean egiten den lana garrantzitsua izango dela ekarri zuen gogora, zuri-gorriek entseguak egiteko abilezia handia baitute.

Biarritzentzat ere urteko partidarik garrantzitsuenetakoa izan ohi da Avironen aurkakoa. Esan beharrik ere ez dago bi talde horien artean maitasun handiegirik ez dagoela, eta taldeentzat bezalaxe, zaleentzat ere auzokoa menderatzeak sekulako garrantzia izaten duela. Hala ere, eta Avironen gorakada ikusita, neurketa zaila izango dela esan du Imanol Harinordokik, Biarrizko jokalariak: «Partida zaila izango da. Aviron hiru partida irabazita dator, eta derbi bat da, eta horrelako partidak berez izaten dira gaiztoak», esan zuen. Etorkizunari begira jarrita ere, irabazteak garrantzi handia duela adierazi zuen Harinordokik: «Partida hau irabaztea garrantzitsua da guretzat. Hau jokatu, eta beste hiru astetan ez dago Ligarik, Europako lehiaketak daudelako. Beraz, puntuak batu behar ditugu, Europara lasaiago heltzeko». Donibane Garaziko jokalariaren ustez, puntuek, ahal bada, entseguen bidez etorri behar dute: «Puntuak, ahal bada, entseguak eginda lortu behar ditugu. Irabazteaz gain, puntu gehigarriaren bila joan behar dugu. Ona litzateke Baionan bost puntuak batzea», onartu zuen Imanolek.

Festa-giroa

Ostirala ez da egunik egokiena derbi bat jokatzeko, baina telebistak agintzen duenez, onartu egin beharko da. 19.00etan irekiko dira Jean Dauguer zelaiko harmailak, eta hiru ordu laurden geroago, euskal musika izango da berdegunean bertan, eta 20.30ean hasiko da norgehiagoka.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde con cinco arrestos a la crítica del juez
Ekonomia
Cada día un 5% de los trabajadores de la UE acaba en el paro por riesgos sicosociales
Euskal Herria
Ahotsak plantea mecanismos para que la mujer sea sujeto activo en el proceso
Jendartea
Nueva protesta contra los trabajos del TAV en Luku
Kirolak
Puñal guía hacia la victoria continental
Euskal Herria
La Policía francesa detiene a tres presuntos militantes de ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss