GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-12-19
- Liga federala
Maulek eta Donibane Lohizunek behar zuten garaipena lortu dute
·Nafarroa eskas jokatzen ari da, eta berriro ere ezin izan du neurketa irabazi

DONOSTIA

LigaFederalean, Lehen Mailan, Maulek eta Donibane Lohizunek irabazi egin dituzte norgehiagokak, eta garrantzi handiko puntuak batu zituzten. Nafarroak, aldiz, galdu egin zuen partida.

Bosgarren multzoan, Maulek garaipena nahitaezkoa zuen maila ez galtzeko itxaropenei eutsi ahal izateko. Zaleek, ordea, oraingoan bizkarra eman zioten, 300 ikusle besterik ez baitzen joan partida ikustera. Taldearen joko eskasa eta eguraldi txarra aitzakiatzat hartuta, zaleek etxean geratzeko erabakia hartu zuten. Hala ere, zuri-gorriek irabazi egin zuten Perigueuxen aurka, 20 eta 13. Hontasek eta Azihigarek egin zituzten entseguak; Landarrabilkoik, berriz, bi transformazio eta bi zigor-kolpe gauzatu zituen. Multzo berean, Nafarroak, 23 eta 10 galdu zuen Fleuranceren zelaian. Nafarroa Beherekoek bi entsegu egin zituzten Verdon eta Hiraberrori esker. Seigarren multzoan, Donibane Lohizunek 16 eta 9 irabazi zion Cahorsi. Frisonek eta Fagoagak egin zituzten euskaldunen entseguak, eta Haisagerrek bi zigor-kolpe gauzatu zituen. Sailkapenari begira jarrita, bosgarren multzoan, Nafarroa seigarren dago 21 punturekin, eta Maule postu bat atzerago dago 18 punturekin. Seigarren multzoan, berriz, Donibane Lohizune hirugarren dago 25 punturekin.

Bigarren Mailan, Bokalek eraman zuen mailako euskal derbia, Donapaleuri 30 eta 14 irabazita. Maila horretan dabiltzan bi euskal taldeek helburu oso ezberdinak dituzte. Lapurtarrak mailaz igotzeko borrokan dabiltza; Nafarroa Beherekoak, ordea, mailari eusteko lehian.

Laseronek egin zituen lapurtarren bi entseguak, eta Lamothek bost zigor-kolpe, drop bat eta transformazio bat gauzatu zituen. Donapaleurentzat, berriz, Loustanauk egin zuen entsegua, eta Tauzinek hiru zigor-kolpe gauzatu zituen. Sailkapenari begira jarrita, Bokale bigarren dago 25 punturekin; Donapaleu, berriz, azken-bigarren 17 punturekin.

Hirugarren Mailako emaitzak hauek izan dira: Hendaia 12 / Rion-des-Landes 10; Angelu 35 / Mugerre 14; Villenauve 21 /ASB 12 eta Bardoze 3 / Larresoro 12.

Autonomien Txapelketa

EAEko selekzioak irabazi zuen larunbatean Madrilen jokatu zuten autonomien arteko lehiaketako finala. Euskaldunek Andaluzia izan zuten aurrez aurre, eta 21 eta 19 irabazi zuten. Neurketa oso estua izan zen, eta azkeneko minutuetan erabaki zen, gainera; partidako azkeneko segundoetan Etxeberriak lortutako drop batek eman baitzien txapela. Diezek eta Insaustik lortu zituzten berdeen bi entseguak, eta Buenok transformazio bat, zigor-kolpe bat eta drop bat gauzatu zituen. Etxeberriak drop bat egin zuen. Ea bada, Euskadik horrelako lehiaketak alde batera utzi eta ofizialtasunaren aldeko urratsa noiz egiten duen, Euskal Herria hirutan banatuta lehiatzen ikusteak oso tristea izaten jarraitzen baitu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El sentido común y la legislación especial
Kultura
«Amagatik balitz, bi semeok pasatu beharko genuen buruz burukora»
Euskal Herria
De Karrantza a Iruñea, Korrika 15 homenajeará a las mujeres vascas
Euskal Herria
Los parlamentarios se suben el sueldo un 3,5% y un 10% la dieta de desplazamiento
Kultura
«La sombra de nadie», un filme de suspense y de fantasmas
Euskal Herria
Una iniciativa jurídica pide el fin de la Ley de Partidos y de la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss