GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-19
Errastik abenduaren 30ean jokatuko du azken partida Beotibarren
·Asegarceren Gabonetako torneoaren finala izango da eta Aimar Olaizola izango du lagun

TOLOSA

Jokin Errasti pilotari azkoitiarrak abenduaren 30ean jokatuko du azkeneko partida profesional moduan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Asegarcek agur hori erakargarriago egiteko Gabonetako torneo berezi bat antolatu du, eta Errastik Aimar Olaizolarekin osatuko du bikotea. Finalean, Unanue-Belokiren eta Bengoetxea VI-Zearraren arteko neurketa irabazten duen bikotearen aurka jokatuko dute.

«Enpresari benetan eskertu nahi diot nire agurrean horrelako jaialdi berezi bat antolatu izana. Ahalik eta norgehiagoka onena egiten saiatuko naiz nire kirol-bizitza garaituta bukatzeko», adierazi zuen Errastik Tolosako udaletxean egindako aurkezpenean.

Gipuzkoarrak beti jokatu izan duen moduan utzi nahi ditu kantxak: pilotaz gozatuz. «Gauza normala izatea nahi dut; ez dut beste munduko ezer nahi. Jaialdi polita da, Tolosan eta Gabon garaian, eta irabazten badut, niretzat modurik onena izango da pilota profesionala uzteko», esan zuen.

Puntan-puntan aritu den 21 urte hauetan denetik bizitzea tokatu izan zaio Azkoitiko atzelariari, eta honako hau adierazi zuen: «Pilotak gehiago eman dit niri nik pilotari baino». Nahiz eta profesionaletan zenbat partida jokatu dituen zehatz ez duen gogoratzen, «mila bat edo» jokatuko zituela uste du.

Sarietan, binakako txapel bat badu Errastik, 1998. urtean irabazitakoa. 1991n txapeldunorde izan zen lehiaketa horretan bertan, eta, pilotariak berak gogorarazi zigunez, 1992an Lau eta Erdikoan ere finala jokatu zuen.

Titulu hutsez gain, jarraian lortutako garaipenen marka berea omen da; 33 partida segidan irabazi zituen. «Pentsatu zer min eman zidan lehena galdu nuenean», esan zuen barrezka.

Agurrak, gero eta gutxiago

Aurkezpenean, Errastik aldamenean izan zituen Iñigo Salbidea, Asegarceko gerentea, eta Jokin Bildarratz, Tolosako alkatea. Horiez gain, Aimar Olaizola eta Mikel Unanue pilotariak, Salva Bergara eta Roberto Garcia Ariño teknikariak eta Andoni Imaz Kiroletako zinegotzi eta futbolari ohia ere izan ziren.

Salbideak adierazi zuenez, agurreko azken omenaldi sonatuak Antton Maizi eta Julian Retegiri egindakoak izan dira. «Egia da gero eta gutxiago egiten direla, baina pilotari askok Asegarce utzi ostean beste enpresa batzuetan jokatzen jarraitu dute eta horregatik ez diegu gisa honetako agurrik egin. Ezagutu dugun guztiok badakigu Jokin pertsona berezia izan dela pilota munduan, umoreagatik eta kideekin beti izan duen harreman onagatik. Enpresak urte hauetako guztietako lana eskertu nahi izan dio», esan zuen Iñigo Salbideak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El sentido común y la legislación especial
Kultura
«Amagatik balitz, bi semeok pasatu beharko genuen buruz burukora»
Euskal Herria
De Karrantza a Iruñea, Korrika 15 homenajeará a las mujeres vascas
Euskal Herria
Los parlamentarios se suben el sueldo un 3,5% y un 10% la dieta de desplazamiento
Kultura
«La sombra de nadie», un filme de suspense y de fantasmas
Euskal Herria
Una iniciativa jurídica pide el fin de la Ley de Partidos y de la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss