- Amateurren Euskal Herriko finala
Alfaro-Hegiabeherek lortu dute txapel preziatua
DONIBANE GARAZI
Alfarok eta Hegiabeherek lortu zuten herenegun Euskal Herriko amateurren eskuzko trinketeko txapela, 400 ikusle ingururen aurrean. Finalean, 40 eta 27 hartu zituzten mendean Itoitz anaiak.
Haiek ziren garaipena lortzeko faboritoak, eta ez zen ezusterik izan. Lehen kintzetik aitzineratu ziren eta berehala egin zuten tartea. Hortik aurrera ere erraz aritu ziren, eta Itoitz anaiek ezer gutxi egin ahal izan zuten.
Bigarren Mailako finalean, berriz, Hegiapal-Sistiagek bereganatu zuten txapela, finala 40 eta 32 irabazita, Hiriberonde-Lamourren aurka. Mauleko bikoa 32-29 galtzen ari zen, eta partidan adostu ostean, Hegiapalek azkeneko zortzi kintzeak botetik egin zituen.
Hirugarren Mailan, Elgar-Lizardik jantzi zuten txapela, eta horiek finalean 40 eta 23 hartu zituzten mendean Angelu-Philippe.
|