GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-19
Karel Sterckx - SFL Flandesko Erakunde Independentista eta Sozialista
Flandes

Flandesen independentziari buruzko montaia argitu behar du norbaitek. Ni neu flandestarra naizenez, eta, Euskal Herrira joan aurretik urte askotan politikagintzan ibili nintzenez, argibide batzuk eman nahi ditut. Horretarako, elementu garrantzitsuenak atera ditut gertaeratik, gero, bestelako ele- mentu batzuk gehituz. Azken puntuan, Flandesko lagun batzuekin egindako hausnarketaren laburpena jakinarazi nahi dut.

Ezinbestekoa da hurrengo elementuak kontuan hartzea: montaia frantsesdunen kate publikoak eginda eta emanda zegoen. Horrek bi galdera sorrarazten dizkio: bata, zergatik ez kate flandestarrak, eta bestea, sinesgarria al da, montaian azaltzen den edo prestatu duen jendeaz aparte, beste inork ez zekiela ezer?

Flandesko alderdi ultraeskuindarrak parte hartu omen zuen prestaketan. Zer interes dauka Vlaams Belang (Flandesko Interesa) alderdiak frantsesdunen kate publikoarekin batera halako montaia bat egiteko?

Zergatik montaia egin zuten kokatzeko, bestelako elementu batzuk gehitu behar ditugu: 2007an hauteskunde federalak, hots Belgika mailakoak, izango di- tugu. Inkesten arabera, CD&V kristaudemokrata flandestarrek eta N-VA independentista eskuindarrek osatzen duten aliantzak igo, eta, egungo Belgikako lehen ministroaren alderdiak, VLD alderdi liberalak, jaitsi beharko dute.

Aurtengo udal hauteskundeetan ikusi genuen bezala: CD&V-N-VAk igo, eta, VLD jaitsi. Garrantzitsua da jakitea, orokorrean, aliantzaren igoera N-VAren kontuan zegoela. Hots, independentisten kontuan.

Eta hau ez zaio inori gustatzen: ez zaio VLDi gustatzen CD&Vk hauteskundeak agian irabaziko dituela, alde batetik. Eta bestetik, ez zaie gustatzen Belgikako agintariei, ezta Vlaams Belang-i ere, N-VAk pixkanaka-pixkanaka hautesle kopuru handiagoa lortzen duela. CD&V VLDren etsaia da, eta N-VA, berriz, Vlaams Belangena.

Aipatu behar den hurrengo elementua hauxe da: 2007rako estatua erreformatzeko negoziazioak plantatzen ari dira, eta, Flandesek eskuduntz gehiago nahi ditu, batez ere, segurtasun sozialari dagokionez. Egun, eskuduntz federala den gai garrantzitsuena eztabaidagai jarri nahi du Flandesek. Garrantzitsuena, azken finean, eskuduntz horri esker Belgikak irauten duelako. Bestela esanda, sistema soziala eztabaidagai jartzea belgikar Estatua bera eztabaidagai jartzea da.

Elementu horiek guztiak kontuan hartuta, gure hausnarketa hau izan da:

Montaiak eragindako talkari esker, frantsesdunak esnatu dira. Begi bistan dago erreformen kontrako oposizioa batez ere Walonian eraiki nahi dutela. Horretarako metodo onena erabili dute: talka gogorra.

Montaia eginda dago Flandesen kontrako olatu bat sorrarazteko. Orduan, zergatik Flandesko ultraeskuindarrek horretan parte hartu zuten, erantzun serio bat behar duen galdera da. Posible den erantzun bat badugu, baina, pista hori gehiago aztertu behar dugu.

Lortu dutena bikoitza da: Walonian Flandesen kontrako olatu bat lortu dute, eta Flandesen, ordea, frantsesdunen kate publikoaren kontrako beste bat. Berriz ere, elkarlanean egon beharko luketen bi herri elkarren kontra jarri dute, modu merke bezain gogor batean.

Tamalez, Flandesen independentziaren aldeko erakundeen erreakzioak betiko leloetan oinarrituak ziren: waloniarrak flandestarren kontra, eta alderantziz. Oraindik ere, ez dute ulertu Belgikaren kontra aritu behar dutela, eta ez Waloniaren kontra.

Ondorioztatzen dut sekula ez dutela ezertxo ere ikasi duela bost-sei urte, hainbat lagunekin batera, sortu genituen ekimenetatik. Flandesen kontrakoek, hala ere, bai ikasi dute: duela hiru urte hasi ziren montaia egiten: ondo planifikatuta, ondo jakinda zergatik eta noren kontra.

Segur aski saiatuko dira gertaera estaltzen, baina, nire ustez, debate serio batzuk antolatu behar dira, gertaera goitik behera argitzeko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El sentido común y la legislación especial
Kultura
«Amagatik balitz, bi semeok pasatu beharko genuen buruz burukora»
Euskal Herria
De Karrantza a Iruñea, Korrika 15 homenajeará a las mujeres vascas
Euskal Herria
Los parlamentarios se suben el sueldo un 3,5% y un 10% la dieta de desplazamiento
Kultura
«La sombra de nadie», un filme de suspense y de fantasmas
Euskal Herria
Una iniciativa jurídica pide el fin de la Ley de Partidos y de la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss