GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-12-19
Torturaren lakra: diktaduratik demokraziara

Elorrion egin den torturatuen asanblada dela eta, zalantza asko izan ditut jasandako torturei buruzko aitorpena egin ala ez eta nola egin erabakitzeko.

Izan ere, batetik, nire torturena aspaldiko kontua da, 1969ko apirilekoa. Bestetik, oso ondo dakit ni atxilotu eta torturatu ninduen egun bertsuetan, beste herritar batzuek ­eta hainbat izan ziren egun haietan­ nik baino askoz ere tortura latzagoak, izugarriak jasan behar izan zituztela.

Hala ere, badira arrazoi bi aitorpen hau egitera bultzatzen nautenak. Gauza sobera jakina da Francoren diktadurapean tortura eguneroko kontua zela. Baina azpimarrratu nahi nuke ez dugula gaurko egunetatik garai haietara begiratu behar baizik eta haietakoetatik gaurkoetara egin behar dugula jauzia eta horrela egiaztatu ahal dugu, demokraziaren garai hauetan, diktaduran bezalatsu edo areago jarraitzen duela torturaren lakrak. Eta ez Administrazio estatalaren esparruetako polizia etxeetan bakarrik, autonomien esparruetakoetan ere bai.

Bigarrenik, torturak eragindako sufrimenduaren gordintasuna areagotu eta luzatu egiten da frogarik aurkeztu ezin delako, frogagarria ez izateko eran eta amarru eta bitarteko guztiekin egiten delako.

Alor honetan argigarri izan daitekeen gertaera bat bizi izan nuen, mingarria alde guztietatik, baina aipatzera ausartzen naizena. Torturak jasan eta zortzi-bederatzi egunera, garai hartan Bilboko gotzaina zenak bisitatu ninduen Basauriko espetxean: ohiko agurren ondoren, ea jo ninduten galdetu zidan. Baietz erantzun nion eta frogarik ezin dela izan argudia ez zezan nire ipurdi belztua erakutsiko niola esan nion. «Ez da beharrezko, nola ez diot neure apaiz bati sinetsiko!» erantzun zidan. Gertaera hau, 1969ko apirilean izan zen. Begira urte bereko urrian zer idatzi zuen gotzainak: «Gure IKUSTE onetan ezin ikutu barik itxi berariz labana dan puntu bat. Naiz ta guztiok jakin legeak ori galazota daukeela, zabal dabil askoren artean onango zurrumurru au: detenidu batzuk, presondegietara sartu aurretik, portu txarra artu dabela. Naziñoko albistariak bere agertu eben zurrumurru ori, prolema ori aitatzen dauan O.I.T.-en Agiria argitaratuz edo aitatuz.

Ori egia balitz, zuzena ez dan gogorkeria erabili dabe agintarien serbitzari batzuk. Ori oinarribakoa ta geitua dan neurrian, agintarien kontrako propaganda da-ta, zuzena ez dan gogorkeria izango litzake.

Ez da gauza erreza egia zeatz jakitea, batzuk ukatu ta besteak baieztu egiten dabenean eta, gauzok direan langoak direalako, sekretuak ainbeste indar daukanean. Baiña datu hori ezin aintzat artu barik itxi, naiz-ta guk gorago esan, IKUSTE onetan egite ziurrak baino ez genduzala erabiliko; izan ere, zurrumurru ori zabaldu dana, or dagoan egite bat da, ta aitaturiko gogorkeri-giroa gogortzeak asko be asko zor deutso orri». (Boletin Oficial del Obispado de Bilbao. Año XX. Diciembre de 1969. Num. 231. 612. orrialdea).

Horiexek gertaerak, inor epaitzeko asmorik gabe esanda.

Martin Orbe - Bilbo



El aguinaldo de tracasa
Llegan las navidades y con ellas los deseos de esperanza de sus trabajadores. Deseos de no encontrarse en la lista de los que se van.

Nuevamente la dirección ha decidido que otra de sus secciones desaparezca. Poco a poco se van haciendo realidad nuestros temores de desmantelamiento:

Primero fueron los trabajadores de Vitoria, le siguió la sección de Grabación y ahora le toca el turno al departamento de Escrituras. En esta última sección no se han conformado con pedirles que firmen la baja voluntaria de Tracasa, sino que además les han presionado para que no hagan ninguna actuación de protesta y no apoyen las que pudiera realizar el comité de empresa.

Desde el comité de empresa denunciamos públicamente estas medidas coercitivas.

Tracasa sigue creando empresas privadas con capital público, con perjuicio de los puestos de trabajo de sus empleados y la pérdida de la confidencialidad de datos de todos los navarros.

Ya es hora de que alguien realice una investigación y un control serio de esta empresa pública y de su dirección, que cuenta con el beneplácito del Gobierno de Navarra.

Eva Ochoa, Ana Senosiain, Josu Markiegi - En nombre del Comité de Empresa de Trabajos Catastrales, SA



Plurala, orekatua eta independentea
“Hitza”rik gabe ez, baina hitzik gabe utzi gaitu berriro ere Jagoba Lar- buruk, (EA) Oiartzungo Udaleko Euskara Batzordeburuak. Errenteriako Lau Haizetara, Pasaia- ko Abaraska, Lezoko Orratx! eta Oiartzungo Ttur-ttur elkarteen izenean argitaratu zen gutunari erantzun dio, Oarsoaldeko “Hitza”ri oinarririk gabeko akusazio larriak eginez. «Argi eta garbi ideologizatuta dagoen eta euskal gizartearen pluraltasuna islatzen ez duen» proiektua eta «sektore baten bozgorailua izatea bilatzen duen» egunkaria garela esan du lasai asko, «Oiartzungo EA ez dago prest oiartzuar guztien diruarekin garbiki alderdikoia den proiektu editorial bat ordaintzeko» gaineratuz.

Oarsoaldeko “Hitza” sortu zenean, gainerako beste sei Hitzak bezala, argi adierazi genuen egunkari euskaltzalea, plurala, orekatua, baterakoia, parte-hartzailea, independentea, konprometitua eta profesionala egitea zela gure asmoa, eta erronka horri eutsi genion 2003ko ekainean. Horretan ahalegindu gara ordudanik.

Egunkariaren sorreran aipatutako oinarriak bermatzen diren ala ez galdetuz eta irakurleak gustura dauden ala ez jakin nahian, berriz, beste Hitzek egin izan duten bezala, guk ere telemarketing zerbitzua kontratatu, eta telefono bidezko inkesta egin genien ehunka irakurleri. Emaitzak, argitaratu genituen bere garaian. Eskualdeko irakurleen %85ek hasierako helburuei ‘ondo’ erantzuten geniela adierazi zuen; %3k ‘oso ondo’; %6k, ‘erdizka’; eta %1ek, berriz, ‘gaizki’.

Geroago, datu horiek eskuetan, eta autofinantziazioan aurrera egiteko asmoarekin, “Hitza”ren irakurleei harpidedun egiteko eta urteroko harpidetza ordaintzeko proposamena egin genien. Milaka lagunek erantzun zuten, eta urrats garrantzitsua izan zen hura Oarsoaldeko “Hitza”rentzat.

Hala ere, eta Jagoba Larburuk berak onartzen duen bezala, «tamalez, euskarazko argitalpenek oraindik erakundeen laguntzak behar dituzte gaur egun», oraindik gutxi direlako euskarazko informazio-produktu bategatik ordaintzeko prest gauden herritarrak. Horregatik eskatzen die diru laguntza “Hitza”k eskualdeko udalei, egunka- riak euskararen normalizazioan eragin garrantzitsua duela sinetsita.

Oiartzungo Udalari 2005eko azaroan egin genion 2006ko diru laguntza eskaera. Ordudanik, urtean zehar hainbat aldiz eskatu izan diogu erantzuna, baina isiltasuna bes- terik ez dugu topatu bidean. Abenduaren hasieran Eusko Alkartasunaren proposamena ezagutu genuen arte: “Hitza”ri euro bakar bat ez. Arrazoia: ildo editoriala. Orain Larburuk leporatzen digun hori bera: ideologizatuta gaudela, ez garela pluralak, eta garbiki alderdikoiak garela.

Ez dugu horrelako salaketa larrien aurrean inondik inora isilik geratzeko asmorik. Hasieratik dakigu, eta horretan ahalegintzen gara, gure oinarriei eutsita soilik lortuko dugula “Hitza” Oarsoaldeko herritar guztien egunkaria izatea, eta horrela soilik lortuko dugula euskararen normalizazioan benetan eragitea. Horretan ahalegintzen gara egunero. Ho- riek dira gure kazetaritza irizpideak. Ez gara makinak, ordea. Langileak baizik, bizidunak. Eta huts egin dezakegu batzuetan. Normala da. Baina hortik gure lanaren profesionaltasuna auzitan jartzera eta leporatu zaizkigunak leporatzera, amildegi handia dago.

Oiartzungo EAk ez du inolako arrazoirik “Hitza”ri orain arte eman dion diru laguntza ukatzeko. Aitzakiak, berriz, nahi dituen guztiak. Baina aitzakiek ez dute balio. Horregatik, urte osoan zehar Oiartzungo albisteei emandako tratamendua ikus dezaten, dossier osatua ere helarazi diegu EAko ordezkariei.

Dossier horretan argi ikusten da “Hitza” euskaldun guztiei zabalik dagoen komunikazio egitasmoa dela, inor zentsu- ratzen ez duena. Badakigu hori ez dela erosoa batzuentzat, baina horretan jarraitzeko asmoa dugu: pluralak, orekatuak eta, batez ere, independenteak izaten, diru laguntza publikoak jasotzeak ez baitu esan nahi inoren morroi bihurtu behar dugunik, batzuek hala nahiko luketen arren.

Ekaitz Arrieta - Oarsoaldeko «Hitza»ren zuzendaria



Por un Bakio sostenible
Ante las informaciones de los medios de comunicación, exponemos nuestra opinión sobre el planeamiento urbanístico del Municipio.

En primer lugar, denunciar la poca transparencia y escasa, por no decir nula, información obtenida por parte del Ayuntamiento sobre las peticiones realizadas en reiteradas ocasiones por la Comisión de Urba- nismo Sostenible de la Asamblea Municipal.

La Asamblea Municipal apuesta por hacer pueblo, potenciando el aumento de servicios para hacer un Bakio atrayente y fomentando la transformación de la segunda vivienda en primera vivienda.

Por otra parte, dicha Asamblea está de acuerdo con la redensificación, pero no así con el aumento del número de viviendas.

Asimismo, apuesta por el incremento de la vivienda protegida, ya que considera que es el medio más eficaz y sostenible para que el municipio crezca en número de habitantes. Actualmente, en el planeamiento urbanístico este tipo de viviendas asciende a un 12%, de las cuales un 6% son de VPO.

A este respecto, la Asamblea Municipal considera primordial que se priorice a los bakiotarras en el acceso a este tipo de viviendas, pero se debería abrir al resto de la ciudadanía teniendo en cuenta que actualmente existen 84.500 personas apuntadas en Etxebide.

Por último, la Asamblea Municipal está en total desacuerdo con el plan parcial SR5 OHIJA, por su proximidad al biotopo, y por su alto valor medioambiental, paisajístico y su riqueza en biodiversidad, independientemente de los resultados que se obtengan del Estudio de Impacto Ambiental que se vaya a realizar.

Estos son los argumentos que venimos barajando desde la Asamblea Municipal en todas nuestras reuniones, en las que siempre se ha solicitado transparencia y participación en aquellos temas vitales para Bakio.

Dialogando se llega a acuerdos. Imponiendo, nunca.

Julio Ruiz, Guillermo Martin, Idurre Apraiz... - En nombre de la Asamblea Municipal por la Sostenibilidad de la Agenda Local 21 de Bakio


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El sentido común y la legislación especial
Kultura
«Amagatik balitz, bi semeok pasatu beharko genuen buruz burukora»
Euskal Herria
De Karrantza a Iruñea, Korrika 15 homenajeará a las mujeres vascas
Euskal Herria
Los parlamentarios se suben el sueldo un 3,5% y un 10% la dieta de desplazamiento
Kultura
«La sombra de nadie», un filme de suspense y de fantasmas
Euskal Herria
Una iniciativa jurídica pide el fin de la Ley de Partidos y de la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss