GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-19
«EAEn ikasten duten etorkinek ez dute euskara ikasiko»
“Aniztasunean, euskara eta inmigrazioa hezkuntza sisteman” lelopean, Euskara Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako jardunaldiak egiten ari dira EHUko Sarrikoko campusean. Mario Zapata soziologoak egindako diagnostikoa azalduta hasi ziren atzo, eta hau izan zen abiapuntua: «Egun EAEn ikasten duten etorkinen sema-alaba gehienek ez dute euskara ikasiko». Hori «integraziorako oztopoa» da.

A tzo zabaldu zituzten, EHUko Sarrikoko campuseko areto nagusian, “Aniztasunean, euskara eta inmigrazioa hezkuntza sisteman” jardunaldiak, eta Kontseiluak bultzatu zuen egoeraren diagnostikoa izan zuten abiapuntutzat. Mario Zapata soziologoak eman zituen azalpenak, eta zenbait datu aurkeztu zituen etorkinen seme-alaben eskolatzeari buruz. Datuak jasotzeko izan dituzten zailtasunak azaldu zituen. Ipar Euskal Herrian jatorriaren inguruko datuak biltzeko arazoak daudela azaldu zuen. Horrek barne immigrazioko mugimenduen berri izatea ere zailtzen du. Nafarroan, berriz, hizkuntzari lotutako daturik ez dagoela esan zuen. Hala ere, Euskal Herriko hizkuntza sistema hoberen deskribatzen duen hitza aniztasuna da, nabarmendu zuenez.

Hego Euskal Herriko hizkuntza-sistemari dagokionez, azterketa lanak deskribatzen duen egoera ez da oso argia; ez euskararen normalizazioari dagokionez, ezta integrazioaren ikuspuntutik ere. Zapatak azaldu zuenez, egindako diagnostikoak argi adierazten du egungo sistemak ez dituela etorkinen seme-alabak euskaldunduko. Horren ondorioz, «etorkizunean aukera gutxiago izango dituzte; euskara modu naturalean ikasteko aukera galduko dute», eta beren burua integratua sentitzeko ez dute euskararen laguntza izango.

Hizkuntza politikak kontuan hartu beharko lituzkeen irizpideak ere zehazten ditu Zapatak egindako azterketak. Azterlanean azaltzen duenez, ikasleak euskalduntzeaz gain, tokiko egoera egokitua izan beharko litzateke; izan ere, ikasleen nortasun-oreka ziurtatzen du, eta ikasleen ama-hizkuntza aitortzen du. Eskola integrazio soziokulturaleko tresna izan dadin, aurretik egin beharreko zenbait lan badituela nabarmendu zuen, eta atal horretan curriculuma egokitu beharra eta formazioaren eta baliabideen premia aipatu zituen.

Hutsuneak orientabidean

Euskarak integratzeko tresna izan behar duela nabarmendu zuen Zapatak, eta hizkuntza jakiteak duen garrantzia azaldu zuen. Horren arrazoiak ere aipatu zituen «aukera-berdintasuna lortzeko, bertako kultura ezagutzeko, nortasuna gordetzeko eta harremanak izateko». Horregatik, hizkuntza indartzeko programak eskaini behar direla nabarmendu zuen, nola eskolan hala aisialdian, bai eta baliabideak sortzearen premia dagoela ere, irakasleak eta materialak izateko.

Egungo EAEko errealitateari dagokionez, hizkuntz-sistemaren egiturak dakartzan arazoak aipatu zituen. Izan ere, etorkinei, seme-alabak eskolatu behar dituztenean, hizkuntz eredu ezberdinak eskaintzen dizkiete, eta ez dagoela informaziorik nabarmendu zuen. «Hutsunea dago informazio ofizialean eta orientabidean», azaldu zuen soziologoak.

Era berean, eredua hautatzeko gurasoek dituzten motibazioak azaltzean, soziologoek ikusi dituzten jarrerak eta mitoak zehaztu zituen. Lehenengoen artean, «jarrera paternalistak, erosotasuna eta jarrera baztertzaileak» aipatu zituen besteren artean. Zabalduta dauden mitoen artean, berriz, «haur gaixoak, beste hizkuntza bat ikasi behar...» edo «ez dute gaztelania ondo ikasiko» pentsaerak aipatu zituen, bai eta itzuleraren mitoa eta «zertarako ikasi» edota etxerako lanen pisua ere.

Hautatzeko prozesu horretan gertatzen ari diren metaketa artifizialak azaltzen ditu diagnostikoak: A ereduan eta alderdi zehatz batzuetan gertatzen ari da, eta horrek «bazterketa arriskua» dakar. Eta hori «bizikidetzaren eta kohesio sozialaren kalterako da».

Horiek hala, «ghettoak eta pilaketa artifizialak hausteko politika irmoagoa behar» dela azaldu zuen. «Komunikazio-estrategia sendo bat diseinatzea» premiazkoa dela aipatu zuen, eta «hizkuntza-ereduen gaineko informazioan dauden interferentziak gainditzeko formulak» behar direla azaldu zuen azterketaren ondorioen atalean.

Beste alde batetik, politika aktiboak eskatu zituen aurretik A ereduan matrikulatu direnak berreskuratzeko, informazioa eta datuak publikoak izateko, hausnarketa eta ikerketa lantzeko aukerak izateko, eta itzultzaileak jartzeko euskararen eta beste hizkuntzen artean, besteren artean. -



«El punto de partida es el reconocimiento mutuo»
Coincidiendo con la celebración ayer del Día Internacional de las Personas Inmigrantes, en el marco de las jornadas organizadas por Kontseilua sobre euskara e inmigración en el sistema educativo, el secretario general del Consejo de los Organismos Sociales del Euskara, Xabier Mendiguren, destacó ayer la importancia del reconocimiento mutuo y añadió que «el euskara debe ser un elemento común para todos» y que de igual manera «debemos tener en cuenta la realidad lingüística de las personas inmigrantes, respetar y reconocer su idioma y cultura».

Latif Jatabi, en representación de la asociación AZRAF, se pronunció en el mismo sentido. «Nosotros también debemos reconocer que la lengua de Euskal Herria es el euskara, porque vivimos y trabajamos aquí», subrayó.

Mendiguren destacó que el objeto de las propias jornadas es «como el propio nombre indica, partir de la pluralidad que existe en Euskal Herria» y a través de los talleres cumplir un doble objetivo: «por un lado que los sectores se conozcan entre sí y por el otro, abrir un espacio para la reflexión común».

La experiencia catalana será protagonista de la jornada de hoy, que arrancará con una exposición sobre “Integración lingüística en el tiempo libre”.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El sentido común y la legislación especial
Kultura
«Amagatik balitz, bi semeok pasatu beharko genuen buruz burukora»
Euskal Herria
De Karrantza a Iruñea, Korrika 15 homenajeará a las mujeres vascas
Euskal Herria
Los parlamentarios se suben el sueldo un 3,5% y un 10% la dieta de desplazamiento
Kultura
«La sombra de nadie», un filme de suspense y de fantasmas
Euskal Herria
Una iniciativa jurídica pide el fin de la Ley de Partidos y de la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss