GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-19
Egoeraz hitz egiteko ostiralean Rajoy hartuko du Zapaterok aspaldiko partez
Martxoaren 28an, ETAk su-etena iragarri eta sei egunera, azkeneko aldiz bildu ziren Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Mariano Rajoy PSOEko eta PPko presidenteak. Ostiralean ikusiko da irudi hori berriro. Gobernu espainoleko buruak, PPko agintariak horretarako borondatea zuela egiaztatu ondoren, gonbita egin dio. Presidenteak zer edo zer esateko duela uste du Rajoyk: Moncloara azaltzea onartu du aste hau «erabakigarria» dela argi baitu.

MADRIL

Mariano Rajoyk Jose Luis Rodriguez Zapatero bisitatuko du ostiralean, Moncloan. Gobernu espainoleko buruak PPkoari deitzea erabaki du, eta Euskal Herriko egoeraz zer edo zer esan nahi diola suma daiteke. Hori ulertu du, behintzat, Rajoyk. PPko iturriek esan dutenez, baietza eman dio gonbitari «aste hau erabakigarria da-eta».

Zapaterok garrantzia kendu zion irakurketa horri. Bere hitzetan, bilera orain egitearen arrazoi bakarra hau da: Rajoyrekin urtean bi aldiz hitz egiteko konpromisoa jarri omen zion bere buruari. «Daitezkeen lege aldaketa batzuetaz hitz egingo dugu, bai eta bake prozesuaz ere, noski», adierazi zuen atzo.

Mariano Rajoy «jakin-minarekin» joango dela esan dute PPkoek, eta Moncloan orain arte erabilitako jokabide bera izango duela erantsi dute; bereziki, ezker abertzaleak legez kanpo jarraitzearen alde egingo omen du. Rajoyk berak bart adierazi zuenez, «serioski hitz egin nahi dut», eta besteak beste hauxe esango dio Zapaterori: «Ez dugu beste EHAKrik onartuko, eta fiskalak horretarako lan egin behar du». Batasunarekin ez negoziatzeko ere exijituko dio, «Batasuna eta ETA gauza bera dira eta».

Bilera atzo hitzartu zuten, eta Moncloak adierazpen ofizial baten bidez ezagutarazi zuen. Antza denez, Zapaterok ez zion zuzenean Rajoyri deitu, eta «hi- rugarren pertsonen» bitartez jarri ziren harremanetan. Joan den astean, presidenteak PPkoari doluminak eman zizkion Kongresuan Loyola de Palacio alderdikideren heriotzagatik. Irudiak zeresana eman zuen, baina elkarrizketa labur horretan Euskal Herriaz ez zutela hitzik ere egin ziurtatu zuten.

Testuinguru garrantzitsuan gertatuko da bilera. Izan ere, Zapaterok erabili duen jokabideak prozesua bideraezina egiten duela adierazi du Batasunak. Eta PP malguago jokatzen ari dela dirudi;bihar, aspaldiko partez, ez dio Gobernuari Euskal Herriari buruzko galderarik egingo Kongresuan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El sentido común y la legislación especial
Kultura
«Amagatik balitz, bi semeok pasatu beharko genuen buruz burukora»
Euskal Herria
De Karrantza a Iruñea, Korrika 15 homenajeará a las mujeres vascas
Euskal Herria
Los parlamentarios se suben el sueldo un 3,5% y un 10% la dieta de desplazamiento
Kultura
«La sombra de nadie», un filme de suspense y de fantasmas
Euskal Herria
Una iniciativa jurídica pide el fin de la Ley de Partidos y de la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss