GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-19
Ehun eta berrogei abokatu eta legelarik De Juanaren aurkako epaia gaitzetsi dute
Iñaki de Juana hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra betetzera zigortu duen epaia gaitzetsi dute ehunetik gora abokatu eta legelarik, «egilearen zigor zuzenbidea» aplikatu diotela uste baitute. Hala, eta preso donostiarraren borrokaldia eta egoera kontuan hartuz, defentsak aurkeztutako helegitea premiaz aztertzeko eskatu dute.

MADRIL

Ehun eta berrogeita bat abokatu eta legelarik Iñaki de Juana euskal preso politikoaren aurkako epaiari defentsak aurkeztutako helegitea premiaz tratatzeko galdegin diete Auzitegi Goren espainoleko epaileei, «pertsona baten bizitza horren baitan egon baitaiteke». Horretarako, Zigor Kodeko 877. artikulua aplikatzeko eskatu dute manifestu baten bidez. Gaur, gose-grebaren 43. eguna bete du donostiarrak.

Euskal Herriko abokatu ugarik eta Estatu espainoleko hainbat letradun eta legelarik, manifestu bidez, Iñaki de Juana preso donostiarraren aurka joan den azaroaren 8an Auzitegi Nazional espainolak kaleratutakoepaia salatu dute.De Juanari, bi iritzi artikulu idazteagatik, hamabi urte eta zazpi hila- beteko espetxe zigorra ezarri zion epaia «gure zigor sistemarena ez» dela diote idazkiaren sinatzaileek, «egilearen zigor zuzenbidea» aplikatzen diotelako, eta hori «erregimen demokratikoetan jardute desegokia» dela salatu dute.

Manifestuaren sinatzaileen artean ondoko abokatu eta legelari ezagunak daude: Europako Abokatu Demokraten Elkarteko presidente August Gil Matamala, Abokatuen Elkarte Askeko Teodoro Mota, Zigor Zuzenbideko irakasle eta Giza Eskubideen Aldeko Estatu espainoleko Elkarteko buru Manuel Olle, Arantza Zulueta eta Iñigo Iruin abokatuak, bai eta Estatu espainoleko hainbat abokatu eta letradun ere.

Gose-greba, protesta zilegia

Gainera, eta lehenik eta behin, Iñaki de Juana egiten ari den gose-greba guztiz zilegia den protesta dela nabarmentzen dute plazaratutako manifestuan. Abokatuon esanetan, «askatasuna galarazi dieten pertsonei inoiz ezin zaie eskubide hori mugatu, adierazpen askatasunarekin jardutea ere ezin zaien bezala», nahiz eta eskubide horiek gauzatzeak «pertsonaren osotasun fisikoa kaltetu».

De Juanaren aurka kaleratutako epaia auzitan dagoena bera delako nabarmentzen dutela azken batean, eta zigorra ezartzen duen «egitateak», bi iritzi artikulu, adierazpen askatasunak babesten duela esaten dute. Gainera, «sententziaren frogatutako egitateak aitortzen duen bezala», De Juanaren idazkietan mehatxu adierazpenik ez dagoela diote; «hain zuzen ere, ez daudelako».

Hala, Auzitegi Nazionalaren epaiak eta De Juanak gose-greban jarraitzeko hartua duen erabakiak eskaintzen dituzten aukerak, «helegitea premiaz ez tratatuz gero edota presoa aske utzi ezean», ez direla «gogozkoak» esaten dute. Horregatik, defentsaren helegitea premiaz aztertzeko eskatzen dute.

Lakuako Etxebizitza sailburu Javier Madrazok, bestalde, «erabaki ausarta» eskatu zion Gobernu espainolari De Juanaren inguruan, «bi iritzi artikulugatik pertsona bati ezin zaiolako 12 urteko zigorra ezarri». Hala, «indultu neurria» izendatu zuen aukera gisa.

Bestalde, Gasteizko eliza batean ostiraletik 12 lagun gose- greban daude presoen eskubideen alde.Atzo, eskubideon defentsan, 30 lagun elkarretaratu ziren Leioan, 26 Berangon, 20 Bermeon, 20 Sopelan, 40 Iurretan, 43 Indautxun, 26 Otxarkoagan eta 15 Urdulizen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El sentido común y la legislación especial
Kultura
«Amagatik balitz, bi semeok pasatu beharko genuen buruz burukora»
Euskal Herria
De Karrantza a Iruñea, Korrika 15 homenajeará a las mujeres vascas
Euskal Herria
Los parlamentarios se suben el sueldo un 3,5% y un 10% la dieta de desplazamiento
Kultura
«La sombra de nadie», un filme de suspense y de fantasmas
Euskal Herria
Una iniciativa jurídica pide el fin de la Ley de Partidos y de la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss