GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-19
Inoiz baino eskari gehiago egin du Ipar Koreak negoziazio saio berriaren hasieran
Ipar Koreako ordezkariak atzo elkartu ziren Pekinen Hego Korea, Japonia, Errusia, Txina eta AEBetakoekin, urtebetez geldirik egon den sei parte-hartzaileko negoziazio mahaia berriz lanean jartzeko. Udazkenean lur azpiko proba nuklear bat egin ostean, Ipar Koreak bere burua hobeto ikusten du eta eskari maila igo du.

PEKIN

Sei aldeko negoziazio mahaia atzo elkartu zen berriz, Pekinen. Kim Kye-gwan Ipar Koreako negoziatzaile nagusiak bertan azaldu zuenez, bere arma nuklearrei buruz hizketan hasi baino lehen, NBE Nazio Batuen Erakundeak ­Segurtasun Kontseiluak onartu zituen, urriaren 14an­ eta Estatu Batuek ezarri dizkioten zigorrak bertan behera utzi beharko dituzte.

Gainera, herrialdeak dituen behar energetikoei erantzuteko egitasmoa ordaintzeko exijitu du Piongiangek. Egitasmo horretan zentral nuklear bat eraikitzea legoke eta, lan horiek bukatu bitartean, energia ematea Ipar Koreari.

AEBetako ordezkariari ez zitzaion batere gustatu iparkorearrak esandakoa. Pazientzia galtzen hasia dela adierazi zuen, eta zigorrik ez dutela kenduko Ipar Koreak bere arma egitasmoekin jarraituz gero. «Pazientzia txikiagoarekin ibili beharko genuke, eta azkarrago lan egin», esan zuen Christopher Hill AEBetako negoziazio taldeko buruak.

Hego Koreako negoziatzaile taldeko kide batek bat egin zuen Hillekin, iparkorearren eskariak gehiegizkoak direlakoan. «Merkataritzagune batean daudela uste dutela dirudi», esan zien kazetariei. Kenichiro Sasae japoniarraren ustez, iparkorearren jarrera ez da onartzeko modukoa.

Txinako ordezkariei egokitu zaie suhiltzaile lana egitea. Onartu dute alde ikaragarria dagoela bi muturren jarreren artean, eta lan-taldeak osatzea proposatu dute, ahal den gaietan aurrera egiten hasteko. «Egoera zenbat eta zailagoa izan, orduan eta pazientziaren behar handiagoa izango dugu», adierazi zuen Jiang Yu Txinako Atzerri Ministerioko eledunak.

Atzo bilera gehiago egin zituzten sei herrialdeetako ordezkariek, baina ez guztiek elkarrekin. Estatubatuarrak beste guztiekin hitz egin nahi zuen, iparkorreararekin beste bilera bat egin aurretik.

Pekinen atzo hasi zen bilera sortaren helburua, teorian bederen, 2005eko irailaren 19an sei aldeek hitzartu zuten ituna betetzeko urratsak egitea litzateke. Aipatu itunaren arabera, Koreako penintsulatik armak aterako dituzte, eta Piongiangek laguntza ekonomikoa eta energetikoa jasoko lituzke.



A EEUU se le agota la paciencia
El máximo representante de Estados Unidos, Christopher Hill, declaró que Washington está comenzando a perder la paciencia ante la negativa de Corea del Norte a acabar con su programa nuclear. «Deberíamos ser un poco menos pacientes, recuperar la senda y trabajar más rápido», indicó.



Que se centre en alimentar al pueblo
El relator especial de la ONU para Derechos Humanos en Corea del Norte, Vitit Muntarbhorn, instó a Pyongyang a alimentar a su pueblo en vez de desarrollar armas nucleares. «Su gasto en armas y proliferación nuclear, es lamentable, porque el dinero debería gastarse en desarrollo humano», dijo.



China pide a todas las partes flexibilidad
El jefe de la delegación china, Wu Dawei, pidió que todas las partes apliquen el principio de «acción por acción», haciendo concesiones a cambio de avances. «China desea que las seis partes muestren inteligencia política y valentía, con el fin de construir un futuro con mayor confianza mutua».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El sentido común y la legislación especial
Kultura
«Amagatik balitz, bi semeok pasatu beharko genuen buruz burukora»
Euskal Herria
De Karrantza a Iruñea, Korrika 15 homenajeará a las mujeres vascas
Euskal Herria
Los parlamentarios se suben el sueldo un 3,5% y un 10% la dieta de desplazamiento
Kultura
«La sombra de nadie», un filme de suspense y de fantasmas
Euskal Herria
Una iniciativa jurídica pide el fin de la Ley de Partidos y de la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss