GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-07
«Denbora kaos» du izena Izaera taldearen bigarren lan indartsuak
Lan berria du kalean Bidasoa aldeko hirukoteak. «Denbora kaos» izenarekin bigarren diskoa atera du Izaera taldeak Psilocybina zigiluarekin. Bertan gitarra zorrotzen soinu indartsuekin sorturiko sei kanta eta bideoklip bat biltzen dira. Izaerak aurkezpen kontzertuak datorren hilean hasiko ditu: otsailaren 2an Oñatin eta 9an Loiolan.

BIDASOA

“10 programa gaiztokian” izan zen Izaera taldeak Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik atera zuen lehen diskoa. Oraingoan hiru taldekideek kaleratu berri duten lanak “Denbora Kaos” du izena eta Psylocybinarekin egin dute. Guztira 28 minutu irauten duten sei abestik eta bideoklip batek osatzen dute CDa.

«Lan motzen aldekoak gara Izaeratarrak», azaldu du Mikel gitarra joleak. «Gure gizarteari begiratuz gero konturatzen gara egun ez dugula denborarik iraupen luzeko CD bat entzuteko. Horregatik, eta jendea ez nekatzeko, sei abestitan hamar abestitan baino indar gehiago jasotzen dugu». Estiloari dagokionez, Mikelek aurreko diskoarekin alderatzen du baina bere iritziz, «ahotsek melodia puntu handiagoa dute, gitarrek zorroztasunean jarraitzen dute eta bateriaren erritmoa mantsotu egin da. Nolabait isiluneak eta intentsitatearen arteko oreka lortu nahi izan dugu. Momentu oroz tralla izan ez zedin».

Nietzsche gogoratuz

Baxuz, gitarrez, ahotsez eta bateriaz osaturiko taldeak soinu zuzenak eta indartsuak eskaintzen ditu, gaur egungo munduarekiko jarrera islatzen duten erritmo bizietan. Eta hain justu, horren harira izendatu dute lan hau. «Nietzsche eta Marx bezalako pentsalariak euren teoriengatik omendu nahi izan ditugu lan honetan. Batez ere Nietzsche, bere denbora eta kaosari buruzko teoriagatik», aitortu du taldekideak. «Gure ikuspuntua pertsonala eta, nolabait, erromantikoa ere ba da; gero jendeak gure abestiak entzutean aztertu dezala».

Mikelen esanetan, «Gure letrak zuzenak eta zehatzak dira. Gaur egungo munduaren egoeran oinarritzen dira. Badirudi kaos batean murgilduta gaudela, non kontrola eta normalizazioa geroz eta gehiago imposatzen den eta are eta gehiago eramaten gaituzten kaosera. Salatu nahi dugu Estatu israeldarra eta amerikarra erabiltzen ari diren politika kapitalista eta inperialista, non herri xumea txirotasunera eta politikan ez parte hartzera bultzatua dagoen. Adibiderik argiena eta gertukoena Euskal Herria dugu». Andoaingo zine eskolan grabaturiko bideoklipa ere biltzen du lan honek.

“Denbora kaos” lanaren grabaketarako PILT taldeko Xanpek bateria jo du baina aurrerantzean «distantzia arazoengatik eta praktikotasunari begira» ez du taldean jarrai- tuko.

Izaera otsailean hasiko da lan berria aurkezten. Lehenengo emanaldia Oñatin izango da otsailaren 2an, eta 9an Loiolan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La sociedad vasca reclama democracia
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en un control a un miembro de la delegación internacional
Euskal Herria
Zapatero afirma que el diálogo y el proceso han llegado al «punto y final»
Euskal Herria
Los bomberos lograron recuperar ayer el cadáver de la segunda víctima
Kirolak
Osasuna fue mejor, pero ganó la Real
Euskal Herria
Una multitud reclama en Anoeta democracia para Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss