GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2007-01-07
LAB sindikatuaren afiliazioak %6,47ko hazkundea izan du
Amaitu berri den 2006. urteak balorazio positiboa izan du LABen afiliazioaren bilakaerari dagokionez. Izan ere, %6,47ko igoera izan ondoren 40.000 kideko kopurua gainditu dutela azaldu du sindikatu abertzaleak. Adierazi duenez, hazkundea «berdintsua» izan da Hego Euskal Herriko herrialdeetan, eta bikoiztu egin da Ipar Euskal Herrikoetan.

BILBO

Joan den urteko «balantzeak argi erakusten du LABen proiektua oso ondo errotuta dagoela Euskal Herriko langileriarengan». Irakurketa sindikatu berak egin du bere azken afiliazioak ikusita. Aurreko urteko datuekin alderatuta, %6,47ko igoera izan du, eta 40.000 afiliatuen kopurua gainditu berri duela jakinarazi du, iaz beste 2.448 kide lortu ostean.

2001. urtean hasi zen hazkunde joera mantentzen dela nabarmendu du LABek, ordutik hona afiliazioan %29,65ko igoera izan baitute. Era berean, kideen sexuaren eta adinaren araberako datuak ere nabarmendu dituzte LABeko ordezkariek.

«Emakumeen eta gazteen presentzia aztertzen badugu, gardenki ikusten da LAB sindikatua erreferentzia bat dela gizarteko bi sektore horientzat», azaldu dute, eta afiliatuen %33,42 emakumezkoak direla argitu dute. Zehaztu dutenez, 2003tik zekarten «hazkunderako joera areagotu egin da» eta iaz 13.454 emakume ziren.

Bestalde, 30 urte baino gutxiagoko sindikatuko kideek afiliazioaren %14,7 osatzen dutela adierazi zuen LABek. Emandako datuen arabera, 5.918 dira.

Herrialdeka jasotako datuak aztertuta, Nafarroa da kide ge- hien irabazi dituen herrialdea, eta egun afiliatuen %15,29 dira herrialde horretakoak. Bizkaian, afiliazioaren %37,64 du LABek, eta 2005etik 2006ra, 1.008 pertsona gehiago afiliatu dira, beraz, %7,13 hazi da, %34,61 Gipuzkoan, %11,39 Araban, eta sindikatuko afiliatuen %1,07 osatzen dute Ipar Euskal Herriko kideek. Nabarmendu duenez, herrialde horietan hazkundea bikoiztu egin da bukatu berri dugun urtean. Aurreko urteko datuekin alderatuz, hazkundea %8,17koa izan zen Nafarroan, %7,19koa Ipar Euskal Herriko herrialdeetan, Bizkaian %7,13koa, %6,73koa Araban eta %4,95ekoa Gipuzkoan.

Sektore desberdinetan LABek duen afiliazioari dagokionez, bestalde, administrazioa-osasungintzan eman du jauzirik handiena,%11,73 igo baita. Zerbitzuetan eta irakaskuntzan ere hazkundea nabarmena izan da, %9,88 eta %8,51koa, hurrenez hurren.

Gehienak, metalgintzan

Metalgintza (%30,85), zerbitzuak (%18,97) eta administrazioa-osasungintza (%14,66) arloak dira sindikatu abertza- learen afiliazio gehien biltzen dituzten arloak.

Horien atzetik, eta kopuruaren araberako ordena jarraituz, eraikuntza-kimika arloa dago, %10,93ko igoera izan duena; irakaskuntza sektoreak %10,06ko jauzia eman du eta garraio-itsaso arloak, %5,39koa. Ondotik datoz langabetuak, autonomoen sektorea eta erretirodunena.



CCOO ratifica su mayoría en la Construcción de Bizkaia
El cómputo final de las elecciones sindicales a 31 de diciembre ha ratificado la mayoría de CCOO en el sector de la Construcción de Bizkaia, con un aumento de tres puntos porcentuales, lo que supone el 43% de la representación. ELA ha obtenido seis de los ocho delegados del comité de ZARA, que celebró sus primeros comicios, mientras que los dos restantes fueron para CCOO;y, además, logró tres representantes en el Hotel Ciudad de Vitoria, donde UGT se hizo con los otros dos. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La sociedad vasca reclama democracia
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en un control a un miembro de la delegación internacional
Euskal Herria
Zapatero afirma que el diálogo y el proceso han llegado al «punto y final»
Euskal Herria
Los bomberos lograron recuperar ayer el cadáver de la segunda víctima
Kirolak
Osasuna fue mejor, pero ganó la Real
Euskal Herria
Una multitud reclama en Anoeta democracia para Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss