GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-07
- Top 14
Avironek sailkapeneko azkeneko postua utzi du
·Zuri-urdinek, une honetan, puntu bakar batetara dute salbazioa

AVIRON 29

STADE FRANÇAIS 27

BAIONA

Avironek ustekabeko garaipena lortu zuen atzo lehen sailkatuaren aurka eta, horri esker, sailkapeneko azkeneko postua uzteko modua egin du. Gainera, salbazioa puntu bakar batetara jarri zaio eta orain, denek, etorkizuna askoz ere argiago ikusten dute.

Aviron oso serio irten zen zelaira atzo, liderra menderatzeko aukerak bazituela sinestuta. Horretarako lan handia egin zuten, bai aurrean, eta baita atzean ere. Horrek eman zien garaipena.Gainera, Avironek Dourthe bezalako jaurtitzaile bat dauka, eta atzokoan, punturik gehien egiteaz gain, bera izan zen norgehiagokako onena.

Lehen zatia oso orekatua izan zen. Zuri-urdinak aitzineratu baziren ere, kanpotarrek partidari buelta eman eta aurretik jartzea lortu zuten. Hala ere, baionarrak ez ziren kikildu eta kanpotarren erasoei eutsiz partida berdintzeko gai izan ziren. Markagailua 13-13 zela joan ziren atseden hartzera.

Partidaren gakoa bigarren zatiko lehen hogei minutuetan egon zen. Zuri-urdinek neurketako minuturik onenak jokatu zituzten eta 13-0ko partziala lortu zuten. Horri esker 26-13 aitzineratu ziren. Hasteko, Fraserrek egin zuen entsegua eta Dourthek transformatu egin zuen. Lapurtarren jaurtitzaileak beste bi zigor-kolpe ere gauzatu zituen eta partida bikain jarri zuen. Staderen erreakzioa iritsi zenean, ordea, Avironek aurrera begiratu zuen. Parisko taldeak transformatutako entsegu bati esker, aldea murriztu zuten, baina Dourthek zigor-kolpe bat burutuz erantzun zuen.

Azkeneko minutuetan frantziarrak erasora jo zuten eta bi puntutara jarri zirenean urduritasuna asko gehitu bazen ere, zuri-urdinek markagailuari eustea lortu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La sociedad vasca reclama democracia
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en un control a un miembro de la delegación internacional
Euskal Herria
Zapatero afirma que el diálogo y el proceso han llegado al «punto y final»
Euskal Herria
Los bomberos lograron recuperar ayer el cadáver de la segunda víctima
Kirolak
Osasuna fue mejor, pero ganó la Real
Euskal Herria
Una multitud reclama en Anoeta democracia para Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss