GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-07
- Binakako Txapelketa
Zakur zaharrek oraindik badute zer irakatsi
·Lasaren defentsak eta Titinen erremateak partida erabaki dute

TITIN III-LASA III 22

BENGOETXEA VI-RUIZ 13

IRUÑEA

Titinek eta Lasak 38 eta 35 urte beteko dituzte urtarrilean, hurrenez hurren. Opari gisa edo, partida ederra eskaintzeaz gain, lezioa eman zieten gazteei Iruñeko Labriten.

Oinatz Bengoetxeak eta Patxi Ruizek partida txukuna egin bazuten ere, zakur zaharrek ez zieten aukerarik eman. Gazteek tantoa egiteko eskujokoak egin behar zituzten eta beteranoek aldiz, pilotakada eraginkorrekin edo aurkarien hutsak itxarotearekin lortzen zituzten.

Lasak eta Titinek horretan maisu direla erakutsi zuten beste behin ere. Lehenak defentsan lan bikaina egin zuen; bigarrenak berriz, tantoa bukatzeko duen gaitasuna berriro kantxaratu zuen. 6-3koan adibidez, Triciokoak dejada batekin urdinek menperatutako tantoari bukaera eman zion; edo 19-12koan, Bengoetxeak bidalitako bi pareta beste bi paretakoa joaz erantzun zuen.

Partidaren lehen zatia, dena den, berdindua izan zen, erritmo ikaragarriarekin. Titinek bereak eta bi egin zituen aurreko koadroetan, baina Bengoetxea ez zen atzean geratzen. Titinek boleaz 2-1ekoa egin ondoren, Bengoetxeak antzeko beste bolea batekin berdindu zuen norgehiagoka hurrengo tantoan. Adibide bat besterik ez.

Gazteek Lasa nekatu eta Titin jokoan sartu ez zedin bilatzen zuten, baina estrategia ez zitzaien ondo atera: Lasak ia ez zuen akatsik egin Ruizek pilotakada pozoitsuak bidali arren, eta Titin, egindako hamalau tantorekin, jaun eta jabe izan zen. Ruizi txaparen gainera ihes egindako pilotakada baten ondoren 11-10 igo ziren markagailuan, baina hor amaitu zen urdinen erresistentzia. 11-3ko partzialarekin, partida zakur zaharren poltsikora joan zen.

Leitza eta Zearra, nagusi

Atzoko beste partidan, Leitzak eta Zearrak Chafee eta Eulate bikotea erraz menderatu zuten (22-9) Bergaran. Binakako Txapelketaren lehen jardunaldiarekin bukatzeko, gaur beste partida bat egongo da Tolosako Beotibarren. 17.00etan (ETB1) hasiko den jaialdian, Irujo-Goñi III eta Koka-Otxandorena bikoteek elkarren aurka jokatuko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La sociedad vasca reclama democracia
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en un control a un miembro de la delegación internacional
Euskal Herria
Zapatero afirma que el diálogo y el proceso han llegado al «punto y final»
Euskal Herria
Los bomberos lograron recuperar ayer el cadáver de la segunda víctima
Kirolak
Osasuna fue mejor, pero ganó la Real
Euskal Herria
Una multitud reclama en Anoeta democracia para Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss