GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2007-01-15
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Urratsa

Ez dira azken egunak txantxetakoak izan. Lurdes askatu zutelako poztu ginen, baina hamar egun pasatu ez zirela eta Pariseko epaileak berriz ere Urruñan genituen etxe miaketa egiten, Peio haiekin zutela. Azkainen, aldiz, bi gazte atxilotu zituzten sekulako atentatuekin zerikusia zutelakoan eta galdeketa egin ondoren, leporatzen zituzten Frantziari begirako delituak ez zituztela kontutan hartuko, eta berehalako prozedura martxan ematen zutela, alegia, euroagindua eta Estatu espainoleko poliziaren esku utziko zituztela. Bukatzeko, eta ez dakit hurrenkera egokia denik ere, euskal presoen inguruko irrati emankizuna zuzentzen duen Sebastien Bedouret kazetaria Donostiako manifestaziora zihoala, aldizkari soil bat atxeman ziotela, frogatu gabe harena zenik ere, eraman zuten Madrilera, han torturak salatu epaile baten aitzinean, baina presondegiratu zutela.

Egun beltzak, frantses agintari polizialek eta judizialek beste urrats bat egiten baitute Espainiako politika errepresiboan. Esaldi hauek errepikapena dirudite, bestelako hitzik ez dugula dirudi hemen gertatzen denari buruz hitz egiten dugularik. Katastrofismoan murgilduak garela dirudi, baina ez, ez da katastrofismoa, errealitatea baizik, hemengo agintariek baitakite zer gerta dakiekeen bi gazte horiei. Mattin Bilbaorekin egin zutena ofizializatzen dute eta ordezkari politikoek ez dute erreakzionatzen. Frantziako agintariek ofizialki tortura babesten dute. Eta ez dute babesten erakunde armatu baten militante biren aurka bakarrik, baita Sebastien Bedoureten kasuan ere, frantses kazetaria dena, beste ardurarik ez duena. Euskal presoeekiko interesa erakusten baitu. Harekiko kezkarik ez dute azaldu. Kasu honetan Xarlori arrazoin eman beharko diote Reporters sans frontières elkartekoek; askotan entzuten direnak preso dauden kazetari batzuei buruz, ez dute haien abotsa entzunarazi kasu honetan.

Ondorioz zer? Zer gelditzen zaie neurri errepresibo mailan ez bada bigarren Guantanamo bat independentistak direnentzat? Horretarako lege berri batzu aurkeztu, diputatu gehienek bozkatuko dituztenak alderdiaren aulkiaren atxikitzeko, Lamassourek egiten duen bezala, konfliktoei aterabiderik eman gabe. Hori al da politika berria?

Egia da, bitarteko neurria gelditzen zaie martxan jartzeko, agintean direnekin ados ez direnei ondoko hauteskundeetan presentatzearen ukapena. Besteek bestaldera begiratuko dute eta gazteak eta ez hain gazteak preso eramaten ikusiko dituztelarik isilduko dira.

Zurrunbilo honetan bost axola MAM ez dela aurkeztuko; herri gisa Frantziako agintarientzat ez dugu izaiterik. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Errauste planta ez Zubietan ez inon»
Jendartea
Berak eta Lesakak Zubieta, Pikabea eta Saralegi agurtuko dituzte saminak jota
Euskal Herria
«Con el ‘caso De Juana’ está en juego la definición de la libertad de expresión»
Kirolak
Los rojillos sí que fueron «machotes»
Kirolak
El Athletic se queda sin poder salvar un punto ni de penalti
Kirolak
Alvarez Izquierdo deja al Racing lejos de la pelea por la salvación
Euskal Herria
Gobierno y ETA celebraron varias reuniones oficiales desde marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss