Edukiontziak erre dituzte Bilboko erdialdean
BILBO
Aurpegia estalita omen zuten ezezagun batzuek edukiontziak gurutzatu eta erre egin zituzten atzo arratsaldean Bilboko erdialdean. Lakuako Barne Sailak adierazi zuenaren arabera, istiluak 18.50ean hasi ziren, Poza Lizentziatuaren kalean eta Sabino Arana kalean. Ondoren, eta betiere iturri berberen arabera, liskarrak beste kale batzuetan errepikatu ziren.
Tranbia geratuta
Sua itzaltzeko, suhiltzaileen kamioi bat eta polizia autonomikoaren patruila autoak bertaratu ziren. Ertzainen autoak, gainera, hiriko beste puntu batzuetan ere agertu ziren. Izan ere, Plaza Biribilean adibidez, bi polizia-talderen presentzia nabarmentzekoa izan zen minutu askoan. Istilu horiek eraginda, Bilboko Tranbiaren zerbitzua ere eten egin behar izan zuten denbora luzean.
|