GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-15
- Ipurua
Eibarrek amaierara arte sufritu behar izan zuen hiru puntuak eskuratzeko
·Zurutuzak bi aldiz bota behar izan zuen penaltia:lehena asmatu egin zuen; bigarrena ez

EIBAR 1
REAL B 0

Eibar: Zigor Goikuria;Etxabe, Gurrutxaga, Alaña, Manel;Lombraña, Altuna;Codina (Ruben Garcia, min.78), Asensio (Eizagirre, 51.m), Eneko Romo;eta Iñigo (Erostarbe, 87.m). Real B: Ximun;Carlos Martinez, Beobide, Borda, Balenciaga;Quinta, Zurutuza;Estrada, Villar (Choperena, 52.m), Manu Garcia (Gabilondo, 71.m);eta De Miguel (Viguera, 62.m). Epailea: Garcia Garcia (Cantabria). Eibar taldean Zigor, Gurrutxaga eta Eizagirreri atera zien txartel horia;eta donostiarren taldean, Balenciaga, Borda, Estrada, Choperena eta Jose Ramon Eizagirre entrenatzaileari. Golak: 1-0, 68.m: Iñigo. Bestelakoak: 1.922 ikusle Ipuruan. Partida hasi aurretik Asier Anduezaren ­German Andueza delegatuaren semea­ eta Tomas Zubizarretaren ­klubaren zuzendaritza batzordeko partaide ohia eta kazetaria­ omenez minutu bateko isilunea gorde zuten. Bestetik, Espainiako Txapelketa irabazi berri duten gimnasia erritmikoko Ipurua Klubeko partaideek ohorezko sakea egin zuten.

EIBAR

Eibarrek gero eta gertuago ikusten du igoerako kanporaketa. Lehen itzulia amaitu da eta Javier Mandiolaren taldeak 37 puntu dauzka, bosgarren dagoen taldeak baino zortzi gehiago, hain zuzen.

Gorri­urdinek ez dituzte puntu horiek guztiak erraz lortu. Atzo, adibidez, asko sufritu behar izan zuten Reala mendean hartzeko.

Partida hasieran bazirudien garaipena Eibarren geratuko zela, baina etxekoen nagusitasun teorikoak hamar minutu besterik ez zuen iraun. Denbora pasatu ahala, Manixen taldeak beherantz egin zuen eta Realak, ordea, gorantz, lehen zatian etsaiaren atea zulatzea inork lortu ez bazuen ere.

Emozioak bigarren zatian heldu ziren. Laugarren minutuan Zigor Goikuriak Villar bota zuen area barruan. Zurutuzak asmatu zuen penaltiarekin baina, hainbat jokalari arean zeudela-eta, epaileak jaurtiketa errepikatzera behartu zuen. Bigarrenean Goikuriak asmatu, eta bi helburu lortu zituen: berdinketa mantentzea eta bere taldea gehiago motibatzea. Hurrengo minutuetan Eibar gogo gehiagoz aritu zen garaipenaren bila eta 68. minutuan saria eskuratu zuen, Iñigoren golari esker.

Donostiarrak ez zeuden batere pozik eta azken minutuetan jo eta ke aritu ziren Goikuriaren atearen bila. Berdintzeko aukera galantak eduki zituzten, baina markagailua ez zen gehiago mugitu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Errauste planta ez Zubietan ez inon»
Jendartea
Berak eta Lesakak Zubieta, Pikabea eta Saralegi agurtuko dituzte saminak jota
Euskal Herria
«Con el ‘caso De Juana’ está en juego la definición de la libertad de expresión»
Kirolak
Los rojillos sí que fueron «machotes»
Kirolak
El Athletic se queda sin poder salvar un punto ni de penalti
Kirolak
Alvarez Izquierdo deja al Racing lejos de la pelea por la salvación
Euskal Herria
Gobierno y ETA celebraron varias reuniones oficiales desde marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss