GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-01-15
- ACB Ligako lehenengo itzuliko amaiera
Merezi baino zigor handiagoa jaso du Bruesak
·Huts egindako jaurtiketa libreek eta Elmer Benneten bi hiruko saskiratzek hautsi zuten partida azken laurdenean

DKV JOVENTUT 80
BRUESA GBC 68

DONOSTIA

Bruesa GBCk konplexurik gabe ekin zion atzo DKV Joventuten aurkako partidari, nahiz eta azkenean 80-68 galdu.

Lasaitasunez hartu zuelako agian, esan behar da neurketa bikaina jokatu zuela Porfi Fisacen taldeak. Defentsan zorrotz eta jaurtiketan oso fin hasi ziren donostiarrak, eta Nacho Ordin izan zen gipuzkoarren saskiratzaile onena. Hala, lehenen- go laurdena 23-26 amaitu zen.

Ordea, DKV Joventutek defentsan asko sakatu zuen bigarren laurdenean. Donostiarrei baloi asko galtzea eragin zien eta jaurtiketa txarrak egitera behartu zituen. Bestalde, falta asko egin zituzten gipuzkoarrek eta hala, Urtasunek eta Ordinek ordezkoen aulkira jo behar izan zuten bigarren laurdenaren azken zatian. Hala, hiruko saskiratzeei esker ­orotara, lehenengo zatian zazpi aldiz asmatu zuten Badalonakoek 6,25 metroko marraren atzetik­, Aito Garcia Renesesenek buelta eman zioten neurketari.

Hala ere, Devin Smith, Michael Bradley eta Kammerichsen lanari esker ­zortzi puntu eta bederatzi errebote hogei minutuan­, bigarren laurdenaren amaieran Porfi Fisacenak aurretik ziren markagailuan, 42-43.

Partida hein batean erotu egin zen hirugarren laurdenean. Etxekoek erritmo gogorra ezarri zuten defentsan eta, ondorioz, behar baino falta gehiago egin zituzten. Alabaina, Fisacenak segadan erori ziren, pre- sio horri aurre egiteko arineketan hasi baitziren jokatzen. Hala, Rudy Fernandezek jarraian saskiratutako bost punturen ondotik, zortzi puntuko abantaila hartu zuten etxekoek: 57-49.

Ez zuten amore eman donostiarrek, ordea. Defentsa asko gogortu zuten Fisacenek ere, eta ez zioten Joventuti ihes egiten uzten. Dena den, entrenatzaile donostiarrari teknika adierazi zioten eta, azken laurdenaren hasierarako, zazpi puntuko aldearekin ziren atzetik: 60-53.

Bennet maisua

Azken zatian indartsu plazaratu ziren donostiarrak. Jaurtiketa errazak eragoztea lortu zuten eta, ongi kostata izan bazen ere, markagailua 60-57 ezartzea lortu zuten.

Partida irabazteko aukera bat egon zatekeen, Elmer Bennet tartean egon izan ez balitz. Tauko antolatzaile ohiak bi hiruko saskiratze lortu zituen eta bederatzi puntuko aldea eman zion talde katalanari: 68-59. Hori gutxi balitz, bost jaurtiketa libre huts egin zituen Bruesa GBCk. Ondorioz, donostiarrek, azkenean, merezi baino zigor gogorragoa jasan behar izan zuten, itxura aparta eman arren.

La victoria de Valladolid aprieta la tabla

La principal sorpresa de la jornada de ayer la dio el Grupo Capitol Valladolid, que se impuso a domicilio a Gran Canaria por 78-82. Así, el conjunto de Javier Imbroda lograba su cuarto triunfo y, con ello, aprieta las diferencias en la cola de la liga. Por tanto, ViveMenorca es el colista con tres triunfos, Grupo Capitol tiene cuatro, Bruesa GBC cinco y Etosa y Bilbao Basket, seis. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Errauste planta ez Zubietan ez inon»
Jendartea
Berak eta Lesakak Zubieta, Pikabea eta Saralegi agurtuko dituzte saminak jota
Euskal Herria
«Con el ‘caso De Juana’ está en juego la definición de la libertad de expresión»
Kirolak
Los rojillos sí que fueron «machotes»
Kirolak
El Athletic se queda sin poder salvar un punto ni de penalti
Kirolak
Alvarez Izquierdo deja al Racing lejos de la pelea por la salvación
Euskal Herria
Gobierno y ETA celebraron varias reuniones oficiales desde marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss