- Ohorezko Maila
Kitmar Ordiziak bost puntuak batu ditu
KITMAR ORDIZIA 20 SANTBOIANA
13
ORDIZIA
Kitmar Ordiziak garaipen garrantzitsua lortu zuen egungo txapelduna menderatuta. Gainera, ordiziarrek lau entsegu egin zituzten, eta puntu gehigarria ere lortu zuten.Kanpotarrak oso azkar aurreratu ziren, lehenengo jokaldian drop bat egin baitzuten. Hortik aurrera gipuzkoarrak nagusi izan ziren, eta Lermak lortutako entseguari esker partidari buelta eman zioten. Bigarren zatiaren lehen zazpi minutuetan urdinek bi entsegu gauzatu zituzten, eta tartea zabaldu zuten. Katalanak markagailuan hurbildu zirenean, Fran Puertas beteranoa agertu zen laugarren entsegua egitera. Ordiziarren huts bakarra jaurtiketetan egon zen, jokaldi horrekin ez baitzuten puntu bakar bat ere eskuratu.
Bera Berak galdu egin du
Spyro Bera Berak, berriz, galdu egin zuen Bartzelonara egindako bisitan, gipuzkoarrek 35 eta 15 galdu baitzuten. Artzelusek eta Etxeberriak lortu zituzten donostiarren entseguak. Buenok zigor-kolpe bat eta transformazio bat gauzatu ahal izan zituen.Honako hauek jokatu zuten Bera Beran: Artzelus, Arbelaitz, Albero, Ithurbide, Boruirlo, Diez, Cristopher, Guillaume, Pablo Feijoo, Bueno, Lizartza, Lekaroz, De Maria, Pierre eta Meyranx. Santamaria, Herbaut, Ibarluzea, Goiti, Armental, Etxeberria eta Iragorri ere aritu ziren partidan zehar. Bera Berak ez zuen irabazteko inolako aukerarik izan.
|