GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2007-01-15
- Sokatira
Abadiñok hasieratik erakutsi du onena dela
·Ñapurrak eta Sokarri geratu ziren bigarren postuan, lapurtarrek eta bizkaitarrek puntu kopuru bera lortu baitzuten

BERRIZ

Ez zen ezusterik izan, eta Abadiñok garaipen batekin ekin dio Euskal Herriko Txapelketari, nahiz eta oraindik ez duen ezer lortu. Bizkaitarrak dira lehian dauden txapel guztiak irabazteko faborito nagusiak.

Atzo jokatu zen saioan, garbi geratu zen hiru maila daudela. Abadiño beste guztien gainetik agertu da, eta gainerako guztiei zaila egingo zaie hari aurre egitea. Gero, beste hirukote bat ikusi da, Sokarri, Ñapurrak eta Auzolanek osatua, eta atzetik gainerako taldeak daude.

640 kiloko lehen jardunaldia jokatu zuten herenegun Berrizen, eta jende ugari batu zen saioa ikustera. Abadiño izan zen nagusi, saioko tiraldi guztiak bereganatuta irabazi baitzuen lehen norgehiagoka.

Bigarren posturako Auzolan indartsu zetorren, baina tiralalari batekin arazoak izan zituen, eta aldaketa egin behar izan zuen. Horrekin batera sekulako beherakada jasan zuen, eta laugarren posturaino jaitsi zen, Amaiur taldearekin ere galdu egin baitzuen.

Bigarren postuan berdinduta geratu ziren Ñapurrak eta Sokarri. Lapurtarrek eta bizkaitarrek lan ona egin zuten, baina biak pare-parean amaitu zuten, eta pisu honetan domina bat janzteko borrokatzeko prest agertu ziren.

Auzolan laugarren geratu zen. Aldaketa horrekin asko galdu zuen, eta lekuz kanpo geratu zen. Ezin izan zuen, beraz, lehen zatian egindakoa errepikatu. Amaiur izan zen bosgarren. Nafarrek lan ona egin zuten, eta horiek ere finalean izateko aukera ederra dutela erakutsi zuten. Abadiño B izan zen azken-aurreko sailkatua, eta Kuartangoko taldea geratu zen azken saioko tiraldi guztiak galduta.

Nazioarteko lehiaketa

Datorren asteburuan Herbehereetan nazioarteko lehiaketa bat jokatuko dute, herrialde horretako talde batek zilarrezko ezteiak egiten dituela-eta antolatu baitute. Bertan, Berriozar, Sokarri, Abadiño eta Auzolan arituko dira mutiletan, eta Girizia eta Gaztedi nesketan.

Euskal Herriak ez dauka nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzerik, estatu espainolarekin edo frantsesarekin joaten ez bada behintzat, eta euskal taldeek horri uko egin ziotenez, torneoetan bakarrik lehiatzen dira. Hala ere, Nazioarteko Federazioak gutun bat bidali die bertara zihoazen beste herrialdeetako taldeei, lehiaketa horretara joan ez daitezen eskatzeko, euskaldunak doazela-eta. Halere, antolatzaileek garbi utzi dute euskaldunei bertara joateko egindako deia ez dela aldatzen, beste herrialdeetako beste hainbat talde ere egongo direlako. Nazioarteko Federazioaren presio horiek eragina izan dutela ere onartu zuten, gonbidatuta zeuden talde batzuek uko egin diotelako, baina beste hainbatek ez diote federazioaren eskutitzari jaramonik egin, eta bertaratzeko asmoa dute. Hau izango da goma gaineko euskal taldeek nazioartean duten maila erakusteko aukera bakarra. Torneo hau dela-eta, Euskal Herriko Txapelketak astebeteko atsedena hartuko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Errauste planta ez Zubietan ez inon»
Jendartea
Berak eta Lesakak Zubieta, Pikabea eta Saralegi agurtuko dituzte saminak jota
Euskal Herria
«Con el ‘caso De Juana’ está en juego la definición de la libertad de expresión»
Kirolak
Los rojillos sí que fueron «machotes»
Kirolak
El Athletic se queda sin poder salvar un punto ni de penalti
Kirolak
Alvarez Izquierdo deja al Racing lejos de la pelea por la salvación
Euskal Herria
Gobierno y ETA celebraron varias reuniones oficiales desde marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss