- Amateurrak (Binakako finala)
Alfaro eta Hegiabehere, txapeldun
ALFARO - HEGIABEHERE
40 AGERRE - ST. ESTEBEN 31
BAIONA
Alfarok eta Hegiabeherek lortu zuten amateurren Frantziako Binakako txapela, orain dela hilabete Euskal Herrikoan egin zuten bezalaxe. Berak ziren garaipena lortzeko faboritoak, eta ez zuten hutsik egin.Atzoko finala ez zen txarra izan, baina oreka lehen kintzeetan bakarrik izan zen. Txapela jantzi zuen bikoa 3-0 aitzineratu zen, baina Agerrek eta Saint Estebenek berdindu egin zuten. Hortik aurrera faboritoek zuloa egin zuten, eta apurka-apurka joan ziren txapelaren bila. Alfarok eta Hegiabeherek eskarmentu handia dute, eta hori nabaritu egin zen. Atzelaria profesionala ere izana da, eta aurkariek baino gehiago dakite. Agerrek eta Saint Estebenek ez zuten norgehiagoka txarra egin, baina beti atzetik aritu ziren, eta horrelakoetan zaila izaten da txapela janztea. Atzoko partidan, bi aurrelariek saketik kintzeak egiteko erraztasun handia dutela ikusi zen, Alfarok 15 egin baitzituen, eta bost gutxiago Agerrek. Final nagusiaren aitzinetik beste bi final ere jokatu ziren. Bigarren Mailakoan, Hiriberonde-Lamour izan ziren txapeldunak, Etxemendi-Maitiari 40 eta 29 irabazita. Juniorretan, txapela Zigarroa-Dussaberentzat izan zen, Otsorango-Duhart 40-39 menderatuta. Zigarroak 21 kintze egin zituen saketik, eta Otsarangok 19.
|